Celebración de “II. Manzanos en flor” en Usurbil
Descripción
Sagardoaren Lurraldea / publicaciones / eventos / manzanal / sidra / Aitor Etxeandia / Xabier Kamio / Manzanos en Flor / Jacoba Errekondo / paseo guiado / sidrería Saizar / Usurbil
aitor etxeandia publicaciones evento sidra sagardoaren lurraldea manzanal manzanos en flor sidrería saizar usurbil xabi kamio
Ficha
- Fuente: Sagardoaren Lurraldea Bloga
- Fecha: 2014-04-29
- Clasificación: 5.8. Otros
- Tipo documento: Blogs
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-005410
Texto completo
Apirila amaieran hasi eta ekaina hasierara arte “II. Sagastiak Loretan” ospakizuna izango da Usurbilen eta bertan, sagardo dastatze gidatuak, inausketa ikastaroa, dantza eta musika uztartuko dituen emanaldia eta XXXIII. Sagardo Eguna ospatuko dira. Apirilak 26, larunbata 09:00-14:00 ”Egutegi biodinamikoa eta ilargiak nekazaritzan duen eragina. Noiz erein, landatu, ongarritu eta kimatu?” “Uzta hobetzeko kosmosaren eragina baliatu” ikastaro teoriko eta praktikoa Potxoenean, Xabier Akizurekin. Izen ematea: 5€, aurrez Alkartasuna Kooperatiban. Kooperatibako bazkideek doan. Informazio gehiago: 943 361 114 edo alkartasuna@usurbil.com. Maiatzak 3, larunbata 10:15 Sagasti loretuetan barrena ibilaldia Jakoba Errekondo paisajistarekin, Alkartasuna, Usurbilgo Baserritarren Kooperatibatik abiatuta. Maiatzak 9, ostirala 19:00 Sagar muztio dastaketa eta sagardoa dastatzen ikastea, Usurbilgo Gaztetxean. Guillermo Castaños enologoaren laguntzarekin. Maiatzak 10, larunbata 17:30 Berreskuratutako XVI. mendeko Aginagako Sariaaundi Dolare-baserria ezagutzeko bisita gidatua. Tartean, XVI. mendetik gaur arteko musika kontzertua eta dantza garaikide saioa, Eneko Balerdi dantzariarekin. Kopuru mugatua. Zure bertaratzea baieztatu: 943 360 321 edo elkartea@noaua.com Maiatzak 15, osteguna San Isidro Eguna 10:30 Meza Nagusia Salbatore Elizan. Ondoren, hamaiketakoa eta herri kirolak frontoian. 14:00 Bertso-bazkaria Artzabalen (txartelak salgai 25€-tan Artzabal eta Alkartasuna Kooperatiban, maiatzaren 12ra arte). 18:30 Kalejira Usurbilgo erraldoi konpartsarekin. Maiatzak 17, larunbata Iluntzean, sagardo dastaketa gidatua eta afaria Saizar sagardotegian, Fernando Vadillo enologoaren eskutik. Informazio gehiago NOAUA! Kultur Elkartean (943 360 321) edo Saizar sagardotegian (943 373 995). Maiatzak 18, igandea XXXIII. Sagardo Eguna. “Usurbilgo baserrietako dolareen argazkiak” erakusketa, Sutegiko aretoan. 11:30 Hasiera ekitaldia. Baserriko, Labeldun eta Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteko sagardoa dastatzeko aukera. Honetaz gain, pintxo aukera zabala. 17:00 Erromeria, “Ingo al deu” taldearekin frontoian. Arratsaldean, “Elektro Patxaranga” kaleetan zehar. Maiatzak 24, larunbata 10:30 Sagastitik Botilara Sagardoa, bisita didaktikoa Aginagako Urdaira sagardotegian. Sagardo dastatze hamaiketako gidatua, Xabier Kamio enologoak gidatua eta Maialen Lujanbio eta Aitor Mendiluze bertsolariek girotua. Izen-ematea: Urdairan (943 372 691) eta NOAUA! Kultur Elkartean (943 360 321). 5 euro, eserleku mugatuak. Ekainak 1, igandea 9:00 Sagastien udako inausketa ikastaro teorikoa eta praktikoa Potxoenean, Aitor Etxeandia Nekazaritza Ingeniariaren eskutik. Informazioa, Alkartasuna Kooperatiban: 943 361 114 edo alkartasuna@usurbil.com Iturria: www.noaua.com