Diccionario del manzanal: recogida y traslado de la manzana
Descripción
Sagardoaren Lurraldea / publicaciones / manzanal / diccionario / Miel Joxe Astarbe / Urquiri Salaberria / Diccionario de la sidra / kizki
publicaciones diccionario kizki cultura miel joxe astarbe sagardoaren hiztegia sagardoaren lurraldea manzanal
Ficha
- Fuente: Sagardoaren Lurraldea Bloga
- Fecha: 2014-04-02
- Clasificación: 1.4. manzanal
- Tipo documento: Blogs
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-005402
Texto completo
Angarila: Ohatilaren moduko garraio-tresna. Iristeko zail den tokietara, gurdia eraman beharrean, angarila eramaten zen. Galera: Lau gurpileko garraio-tresna handi eta pertikaduna. Abereen laguntzaz sagarra, artoa eta beste gai batzuk garraiatzeko erabiltzen zen. Garrazta: Zuhaitzera igotzeko eskailera berezia. Gurdi: Bi gurpileko garraio-tresna handi eta pertikaduna. Abereen laguntzaz sagarra, sagardoa eta beste zenbait gai garraiatzeko balio zuen. Gurtesi: Sagarra garraiatzeko gurdiari lau aldeetan jartzen zaizkion zurezko oholez osatutako egitura. Oholak gaztainazkoak izan ohi dira, eta bata bestearekin gurutzatuaz eratzen da hesia. Karga: Sagardogintzan erabilitako neurria. Bi neurri zehazteko erabili izan da: a) Pisua: 6 zaku sagarrek (50 – 60 kg zaku bakoitzak) osatutako pisua, hau da, 300 – 360 kg. b) Edukiera: 150 litro sagardo. Kizki: Sin. makota. 60 zentimetro inguruko makila, muturrean iltze oker bat duena. Sagastian sagarrak bananbanan lurretik zare edo otarrera biltzeko erabiltzen da. Kopa: Otarre txikia. Makota. Ik. kizki. Otarre: Baserrietan hainbat gauza (sagarrak, artoa, belarra, baratzeko gauzak, egurra, etab…) biltzeko zumezko ontzia, kirtenik gabea. Sagar-biltze: Sagarra sagastietatik jaso eta biltzea. Sagarbiltzen: Urri hasieran hasten dira, sagarra heldua dagoenean. Herri-kirol baten izen ere bada. Sagarketa: Sagarra garraiatzea. Zaku: Arpillerazko zorro handia, sagastian bildutako sagarra ganbarara garraiatzeko. Zare: Sagastian lurreko sagarra kizkiaz biltzeko saskia. Gainean heldulekua du, eta, kizkia bertan joaz, sagarra saskiratu egiten da. ____________________ Iturria: Boletín Sagardoaren Lurraldea 34 Egileak: Miel Joxe Astarbe eta Urkiri Salaberria (Sagardoaren Hiztegia)