Día de Santa Ana 2007
astigarraga deportes rurales sagardo egunak sidra santa ana
Ficha
- Autor: Sagardoetxea
- Fecha: 2007-01-01
- Clasificación: 5.2. Días de la sidra
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-000054
Texto completo
Sagardoa eta herri kirolak, Santa Ana egunean protagonista Sagardoa, herri kirolak eta artisautza erakusketa dira Astigarrako herriko festetako Santa Ana eguneko osagai nagusiak, datorren uztailaren 26an. Astigarragako sagardogile guztiak izango dira bertan, batez ere baserritarrei zuzendutako jardunaldi honetan, ardatz nagusia sagardo dastatzea izaten baita. 1976an ospatzen hasi zen dastatze hau, Euskal Herrian egiten denetan zaharrena da. Festari hasiera sokamuturrak emango dio, goizeko 07:30etan, eta Iturengo joaldunen emanaldiak, eta ondorenean hasiko da Santa Ana eguneko festa. Foru Plazan elkartuko dira sagardo dastatzea, artisautza erakusketa, idi demak eta bertsolariak, eta goizari bukaera herri bazkariak emango dio. Arratsaldean, herri kirol probek osatuko dute jardunaldia, arratsaldeko 18:00etatik aurrera. Sagardoetxeak, Euskal Sagardoaren Museoak Sagardoetxea, kultura, turismoa eta gastronomia gunea. Sagardoetxeko egoitza ondoan, sagardoaren museoa eta interpretazio zentroa dago, fruta honen sekretu guztiak gordetzen dituena, munduan gehien zabaldua eta ugariena, eta generazio askotan euskaldunen sostengu izana. Museo sagastia, Sagardoetxeko bigarren gune didaktikoa da eta Euskal Herriko sagar mota desberdinak ezagutaraztea nahi du, eta sagarrondoen kondukzio sistemak denboran barrena izan duten garapena erakutsi. Sagardoetxeak kultur jardunaldi proposatzen dizkizu Txotx bolada Sagastiak loretan Santa Ana: sagardoa eta herri kirolak Sagar Uzta, festa Astigarragan Tolareko lanak Sagardoetxeak, Euskal Sagardoaren Museoak, zenbait kultur jardunaldi proposatzen dizkizu, aisialdia, turismoa eta gastronomia ezagutzeko, Euskal Herriko ohiturarik zaharrenetako bat gozatzeko aukera, natura ezagutu, errespetatu eta sagardotegietako bere eskuzabaltasuna gozatzeko, kupel artean eta mahai eder baten bueltan.