Calendario práctico de actividades en el manzanal: junio, julio y agosto
Descripción
Sagardoaren Lurraldea / publicaciones / manzana / manzanal / junio / julio/ agosto / trabajos en el manzanal / verano / Boletín Sagardoaren Lurraldea
agosto publicaciones boletín junio sagardoaren lurraldea manzana manzanal verano julio
Ficha
- Autor: Aitor Etxeandia (Sagarlan)
- Fuente: Sagardoaren Lurraldea Bloga
- Fecha: 2014-07-03
- Clasificación: 1.4. manzanal
- Tipo documento: Blogs
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-005372
Texto completo
Garai honetan egin beharreko lanak hauek dira: EKAINA: LURRA-ONGARRIKETA Nitrogenoa bigarren aldiz botatzeko garaia da. Horrez gain, belarra moztu behar da arbola inguruetan. ARBOLEN FORMAZIOA Udako kimaketa egiten hasi gintezke. Arbolaren indarra gutxiagotu nahi badugu, udako kimaketa liberan egingo dugu. Bestalde, indartzea nahi badugu, ilgoran egingo dugu. Ardatzaren nagusitasuna aseguratu behar da, azken 15 zm-ak konpetentzia egingo lioketen adarrik gabe utzita. Horrez gain, azpiko adarrak kendu eta angelu oso itxiarekin datozenak eta baita ardatzarentzat konpetentzia izango direnak ere. Horrez gain, altsumak ere kendu eta oinarrian fruta dakarten adarrak despuntatu. Urte bat edo biko sagastietan: ilgoran kimatu. Sagasti helduetarako: liberan kimatu. GAITZAK ETA IZURRITEAK Carpocapsaren lehen generazioa dugu orain. Tranpetan 4 tximeleta harra aste beteko epean azaltzen badira, orduan tratatu behar da. Zorriaren erasoa izan liteke eta adi, arbolarik gazteenetan bereziki. UZTAILA-ABUZTUA: LURRA-ONGARRIKETA Aurrez egin ez den kasuetan, belarra moztu. Hurrengo neguan sagasti berri bat jarri behar badugu, lurra prestatzeko garairik egokiena da. ARBOLEN FORMAZIOA Uztailean udako kimaketa egin. GAITZAK ETA IZURRITEAK Sagar harraren bigarren generazioa hasten da uztailean. Feromona tranpa bat jartzea beharrezkoa da, jakiteko bigarren generazio hau noiz datorren, eta modu horretan jakingo dugu noiz egin tratamenduak izurritearen aurka. Zorri lanigeroaren azalpenaren gorakada ematekotan, gehien bat urteko adarretan arbolen goiko aldean, tratamentu bat ematea komenigarria izango liteke. Tratamentu hau ematerakoan ur bolumen handiarekin egin behar da, produktua arbolen zirrikitu guztietan sartu ahal izateko. ________________ Iturria: Sagardoaren Lurraldea Boletina 35 Egilea: Aitor Etxeandia – SAGARLAN S.L.