Sagardoaren lurraldea

ESPECIALISTAS DE LA SIDRA DE ESTADOS UNIDOS, EN SAGARDOAREN LURRALDEA

Descripción

Sagardun / publicaciones / boletín / Sagardoaren Lurraldea / especialistas de la sidra de EE.UU / sector de la sidra / Petritegi / Bereziartua / Zapiain / sidrerías

publicaciones sidrería bereziartua boletín sidrería petritegi sagardoaren lurraldea sidrería sagardun sidrería zapiain

Ficha

  • Autor: SAGARDOAREN LURRALDEA
  • Fecha: 2014-09-01
  • Clasificación: 2.1. Sidra
  • Tipo documento: Revistas
  • Procedencia: K154-4
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-005355

Texto completo

AEBetako sagardoaren sektorearekin harremana egin eta euskal sagardoarentzako merkatu berriak ireki ahal izateko harremanak estutzeko helburuz, abuztuaren 27 eta 28an Astigarragako Udalak, Sagardoetxeak eta Sagardoaren Lurraldeako Petritegi, Bereziartua eta Zapiain sagardotegiek AEBetako ospe handiko idazle, kazetari, blogger, sagardo ekoizle eta banatzaileen bisita jaso zuten. EEBBetako aukera komertzialek, euskal sagardoaren sektorea eta sagardo asturiarrarena elkartzea ahalbidetu dute eta Eduardo Vazquez Coto-k (“Cider Guerrilla” blog-aren arduraduna) eta Begoña Medio-k (turismo aholkularia), preskriptore amerikarren bisita profesionala antolatu zuten Sagardoaren Lurraldera. Hala, honako egitaraua izan zuten: Asteazkena, abuztuak 27 - 13:15-14:15 Taldeari harrera Sagardoetxean, alkatearen hitzaldia eta Sagardoetxeako sagastira bisita. - 14:30-18:30 Bisita eta bazkaria Petritegi sagardotegian. - 19:00-23:00 Bisita Bereziartua sagardotegian. Osteguna, abuztuak 28 09:00-12:00 Bisita Zapiain sagardotegian. Horien artean, honako sagardo adituen bisita izan genuen: Claude Jolicoeur (The New Cider makers- Sagardogile eta idazle kanadiarra), GARDOAREN LURRALDEA Stephen Wood, Nicole Wood eta Nicole Leibon (Farnum Hill Ciders- Sagardogileak), Benjamin Watson (Chelsea Green-Idazlea eta herrialdeko ekitaldi garrantzitsuenetarikoen antolatzailea, ‘Cider Days’-ak), Mike Breck (Uncle Johns-Sagardogilea eta Ameriketako Sagardogileen Elkarteko Lehendakaria), Dede Beck (Uncle Johns-Sagardogilea), Nikki Rothwell (Michigan State Urv. / Tandem Ciders- Sagasti baten kudeatzailea), Dan Young (Tandem Ciders-Sagardogilea), Paul Vander eta Joel Brower (Vander Mill-Sagardogileak), Alex Fortin (Cider Monger Bloga-Idazlea/ Blogger kanadiarra), Brian Rutzen (The Northman Taberna-Chicagoko lehendabiziko sagardoen tabernako jabea. Mundu osoko 100 sagardo marka baino gehiago dauzka) eta Bill Bradshaw (Iamcider-Argazkilaria eta idazlea). ------------------------------------------ Artikulua eta argazkiak: Sagardoaren Lurraldea.