Exposición "’Sagardogintza gure baserrietan"
Descripción
Sagardun / publicaciones / boletín / Herri baten erroak / Exposición "’Sagardogintza gure baserrietan" / Astigarraga / historia / Gipuzkoa / paneles / fotografías de caseríos
publicaciones astigarraga boletín exposiciones gipuzkoa herri baten erroak historia fabricación de sidra en nuestros caseríos sagardun
Ficha
- Autor: Lourdes Odriozola
- Fecha: 2014-09-01
- Clasificación: 5.5. Exposiciones
- Tipo documento: Revistas
- Procedencia: K154-4
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-005352
Texto completo
Sagardoa euskaldunon edari nagusia izan zen eta funtsezko elikagaia izatera iritsi zen. Hala ere sagardogintzaren ibilbidea ez da homogeneoa izan eta arrazoi ezberdinek ondorioztatutako aldaketa garrantzitsuak bizi izan ditu historian zehar. “Sagardogintza gure baserrietan” erakusketak errealitate hau eta sagardoaren munduak euskal baserriarekin duen erlazioa erakutsi nahi ditu. Hori horrela izanda, erakusketa bi zatitan antolatu eta diseinatu da: Lehendabiziko zatian, VI. mendetik gaur egunera arte sagardoaren munduak bizi izan dituen garapen eta gorabehera historikoak azaltzen dira testu, argazki eta grabatuez osaturiko 16 azalpen paneletan. Honako gaiak azaltzen dira azalpenpanel hauetan: nola Bando-Gerren amaierak lehendabiziko dolarebaserriak agertzen hasi ziren oparotasun garaia ondorioztatu zuten. Nola XVII. mendearen lehen herenean egoera funtsetik aldatu zen eta sagardoa etxean kontsumitzeko produktua izatera pasa zen nekazal egitura eta antolaketan aldaketak eraginez. Nola XX. mendearen hasieran Astigarraga eta Urumeako bailara modan zeuden sagardoa kanilatik eta basoka zerbitzatzen zen bertako sagardotegiengatik eta nola bilakatu ziren sagardotegiak aisialdirako gune. Nola Gerra Zibilaren ostean sagardoak zaleak galdu zituen eta ia ez zegoen sagardorik salmentan. Edo nola sortu eta hedatu zen Txotx!-aren erritua, besteak beste. Bigarren zatian, Astigarraga inguruko 140 baserri dira protagonistak argiztaturiko hiru modulu bikoitzetan antolatuta. Erakusketa ikustera gerturatzen denak, 1970. hamarkadan Astigar HERRI BATEN ERROAK . Kultur Taldeak egindako argazki bilduma bikaina ezagutzeko eta argazki hauek Marisol Yaben-ek 2013 eta 2014 urteetan egindako argazkiekin alderatzeko aukera izango du. Material grafiko honen balioa kalkulaezina da, duela berrogei urte argazkiak ateratako baserri batzuk desagertuak baitaude gaur egun eta azken urteotan landa-arkitekturaren garapena ezagutzeko aukera ematen baitu. Gainera, Lourdes Odriozola historialariak Sagardoetxeako Dokumentazio Zentrotik egindako ikerketa historikoetan aurkitutako baserrien inguruko datu historikoak aipatzen ditu Sagardoetxea Museoak azalpen panel hauetan. Zehazki, baserrien antzinatasuna, jabetza eta bitxikeria historikoen inguruko datuak ematen dira. Honela, baserri hauek XVI. mendean nola eraiki ziren, nola hauek aspaldidanik sagardoaren ekoizpenean jardun duten edo beste batzuek bizi izandako zailtasun ekonomikoak ezagutzeko aukera dago. ----------------------------------------------- Artikulua: Lourdes Odriozola (Historialaria) Argazkiak (16. orr.): “Sagardogintza gure baserrietan” erakusketa. Iturria: Sagardoetxea. Argazkiak (19. orri.): Etxabe eta Garziategi baserriak. Iturria: Astigar Taldea.