Sagardoaren lurraldea

Marcas de manzana conocidas: El grupo de música rock Beatles y los computadores Apple

Descripción

Sagardun / publicaciones / boletín / Herri baten Herroak / marcas de manzana / Beatles / Apple / música / ordenadores

publicaciones boletín cultura música sagardun manzana

Ficha

  • Autor: Arantxa Arzamendi
  • Fecha: 2014-06-01
  • Clasificación: 1.3. Manzana
  • Tipo documento: Revistas
  • Procedencia: K154-3
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-005339

Texto completo

SAGAR MARKA EZAGUNAK: BEATLES ROCK MUSIKA TALDEA ETA APPLE GAILUAK. Gure gizartean hain errotua dagoen sagar frutak ibilbide luze bat egin du historian zehar. Ez nuke jakingo zehazten noiz aipatzen diren lehen aldiz sagarrak, Biblian Ebak sagar debekatua jango du eta mitologia klasikoan sinbolismoa handia izan dute. Arte klasikoan ere ezagunak dira sagarraren inguruan egindako irudiak eta gaur egun kultura garaikidean sagarraren irudiak badu presentzia. Artikulu honetan sagarra logo bezala hartu duten bi konpainia ezagun aipatuko ditut. Alde batetik, Beatles musika taldea eta bestetik Apple ordenadoreak. Musikaren munduan, Beatles rock taldeak Apple Corps Ltd korporazioa sortu zuen Londresen 1968ko urtarrilean, lehendik zuten Beatles Ltd taldearen ordez, eta konpainiaren logoa sagar berde bat izan zen, disko eta produktu guztietan agertzen zena. Apple Corps hitzek ahozkeran hitz joku bat egiteko aukera ematen zien ingelesei, apple core ahozkeran, sagarraren bihotza edo erdigunea esan nahi du. Apple korporazioaren konpainia nagusia, Apple Records, diskografiara dedikatzen zen eta argitaratzen zituen disko guztien azalean konpainiaren sagar berdea agertzen zuen. Denda bat ere sortu zuten, Apple Boutique izenekoa. Korporazioaren beste konpainia batzuk izan ziren: Apple Electronics, Apple Films, Apple Publishing eta Apple Retail. Derek Taylor, Beatles taldearen komunikazio arduradunaren iritziz, Paul McCartneyri zor zaio korporazioari Apple izena emateko ideia. “Negozio berri bat sortzeko asmoa genuen eta izena ematerakoan haurrak txikitan ikasten duten lehenengo hitzetaz gogoratu nintzen” “A is for Apple” 1. Hemen beste hitz joko bat dugu, haur ingelesak hitzak ikasterakoan A hitza Apple-rekin lotzen dute. Arrazoi honengatik, hitz erraza eta oso zabaldua izateagatik proposatu omen zuen McCartneyk Apple Corps izena. Urte batzu beranduago, MacCartney aitortu zuen René Magritte (1898- 1967) margolari surrealistaren Le Jeu de Mourre (1966), margoan oinarritu zela, sagar berde bat “Au revoir” esaldiarekin. Beatles taldeko abeslaria Magritte zale amorratua omen zen eta arte galeria bateko jabea zen lagun bati belgiar margolariak sortzen zion interesa azaldu omen zion. Galerista koadro bila zebilela, sagar berdearen koadroa erakutsi zion eta berehala McCartneyk erabaki zuen sagarra izango zela korporazio berriaren logoa. Gauzak horrela, bi bertsio ditugu Beatles taldeak sortu zuen Apple korporazioaren logoari buruz, biak McCartneyrenak, eta biak oinarritzen dira sagarrak Europako kultura eta mentalitatean duten garrantzian. Sagar berdeak “Granny Smith” izenekoak, bertsio diferenteak zituzten, sagar osoa diskoen azalerako A alderako eta sagarra erdigunetik zatitua, berriz, B aldean. Handik urte batzuetara, 1976an Estatu Batuetan Steve Jobs eta Steve Wozniak elkartu ziren eta Apple Computer, ordenagailuen marka ezaguna sortuko zuten, berriro ere sagar baten irudiarekin. Erabaki honen arrazoia bi bazkideen Beatles zaletasuna izan omen zen eta noski logoa dela eta bi konpaniak urteetan zehar auzi korapilotsuak izan zituzten, azkenik 2007an argituko ziren kontuak. Steve Jobsi buruz idatzi diren liburuetan Apple izendapenaren arrazoiak aipatzen dira2. Alde batetik, Jobs betidanik sagarzale amorratua, sagar dietak egiten zituen eta horretaz gain, ordenadore munduan hasi aurretik sagargintzan ibilia zen. Sagarren mundutik zetorren eta enpresa berriaren izena pentsatzerakon Apple Computer proposatu zion bere lankide Wozkniaki. Esan beharra dago, biak zirela Beatles zaleak, agian detaile horrek ere izango zuen bere pisua. Horretaz gain, baziren beste arrazoi batzuk ere Apple izendapenaren alde jokatzen zutenak. Sagarrak oso ohikoak dira eta aldi berean badute erakargarritasun puntu bat. Natura irudikatzen digute eta enpresen seriotasunetik urrun daude. Bi adituen iritziz, Apple Computer, bi hitzak elkarrekin jarrita kontraste egoki bat sortzen zuten, hain zuzen, sagarrak eta ordenadoreak, batak eta besteak zerikusirik ez duelako eta detaile horrek marka berriaren erakargarritasuna sortuko zuela sinisten zuten. Applen lehendabiziko logoan, Isaac Newton agertzen zen sagasti baten azpian eserita. Logo honek iraupen laburra izan zuen eta bigarren logoa ostadar koloreko sagarra izango zen. Azkenik, gaur egun ezagutzen dugun irudian sagarrak koska txiki bat dauka aldamen batean. Bi markak, hau da, Apple Corps eta Apple Computer3, litigio luze bat izan dute sagar markaren kontura, ia hogeitamar urte iraun duten epaiketa korapilotsuak eta tartean bien arteko akordioetarako irtenbidea dirutza ordainketak izan dira. 1978tik 2007ra luzatu ziren auzi legalak, otsailaren 5ean, bi korporazioen ordezkariek akordioa sinatu zuten arte. Akordioan besteak beste, Apple Inc., hau da, gailuak saltzen dituen Apple markari, sagar irudiarekin jarraitzeko eskubidea onartzen zitzaion eta berak kudeatzen duen iTunes musika dendan Beatles taldearen musika banatuko zuen. ---------------------------------------------- 1 We’re starting a brand new form of business. So, what is the fi rst thing that a child is taught when he begins to grow up? A is for Apple”. 2 Walter Isaacson: Steve Jobs, la biografía. Debaste, 2011. 3 Apple Corps versus Apple Computer, Wikipedia, http://en.wikipedia.org/wiki/Apple_ Corps_v_Apple_Computer. ----------------------------------------------- Artikulua: Arantxa Arzamendi (Udal Liburutegi Nagusia Donostia ) Argazkiak: Arantxa Arzamendi (Udal Liburutegi Nagusia Donostia )