Sagardoaren lurraldea

Nota de prensa "XIV SAGAR UZTA 2014: NOVEDADES PARA ESTA EDICIÓN"

Descripción

El territorio de la sidra XIV SAGAR UZTA 2014 AURTENGO EDIZIORAKO BERRIKUNTZAK XIV. Sagar Uzta 2014 jaiaren ospakizunerako antolaturiko ekintzen barruan, aurten bi berrikuntza izango dira: “Sagar motak ezagutuz” mendi-buelta familian eta “I. Sagardobide Erronka” errelebo proba.

astigarraga familia recorrido deporte fiesta de la manzana sagar uzta sagardobide erronka santiagomendi santiagomendiko sagardo bidea

Ficha

  • Fecha: 2014-09-27
  • Clasificación: 5.3. Fiestas de la manzana
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-005328

Texto completo

Kale Nagusia 48 20115 Astigarraga - Gipuzkoa Tel: 00 34 943 550 575 info@sagardoarenlurraldea.com www.sagardoarenlurraldea.com Sagardoaren lurraldea El territorio de la sidra XIV SAGAR UZTA 2014 AURTENGO EDIZIORAKO BERRIKUNTZAK XIV. Sagar Uzta 2014 jaiaren ospakizunerako antolaturiko ekintzen barruan, aurten bi berrikuntza izango dira: “Sagar motak ezagutuz” mendi-buelta familian eta “I. Sagardobide Erronka” errelebo proba. “Sagar motak ezagutuz” mendi-buelta: Josu Osarekin batera, Santiagomendiko Sagardo Bidean zeharko mendi-buelta egingo da familian, eta haur nahiz helduek, Santiagomendiko sagastietan dauden sagar barietate ezberdinak ezagutu eta dastatzeko aukera izango dute. Sagar mota ezberdinak ezagutuaz eta naturaz gozatuaz familiartean gozatzeko jarduera dibertigarria. Data: irailak 27. Ordua: 09:30etan. Tokia: Foru Plaza (Astigarraga) Iritsiera ordua: 13:00. Izen-emateak: 943550575 / info@sagardoarenlurraldea. com “I. Sagardobide Erronka” proba: Aurten “I. Sagardobide Erronka” ospatuko da, Santiagomendin zeharko sagardotegien arteko errelebo proba. Proba honetan parte hartuko duten sagardotegiak hauek dira: Alorrenea, Astarbe, Gurutzeta, Petritegi, Zapiain eta Zelaia. Talde bakoitza 2 neska eta 2 mutilez osatua egongo da eta erreleboen ordena honakoa izango da: - 1. itzulia: mutilak bizikletan. - 2. itzulia: neskak korrika. - 3. itzulia: neskak bizikletan. - 4. itzulia: mutilak korrika helmugara iritsiera. Data: irailak 28. Ordua: 09:00etan. Irteera puntua: Foru Plaza (Astigarraga) Iritsiera puntua: Foru Plaza (Astigarraga) Iraupena: 02:30 ordu inguru. Informazioa eta izen-emateak: 943550575 / info@sagardoarenlurraldea.com