Apertura del txotx 2014
Descripción
Sagardun / publicaciones / boletín / Sagardoaren Lurraldea / apertura del txotx / XXI. Sagardo Berriaren Eguna / Astigarraga / Kalakan / medios de comunicación
astigarraga kalakan protagonista sagardo berriaren eguna sidra apertura del txotx
Ficha
- Autor: Leire Alkorta
- Fecha: 2014-03-01
- Clasificación: 5.1. Aperturas txotx
- Tipo documento: Revistas
- Procedencia: K154-2
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-005304
Texto completo
#TXOTX IREKIERA 2014. Sagardo Berriaren Eguna Euskal Herrian komunikabide gehien biltzen dituen eta zabalpen handienetakoa duen ekitaldietako bat da. Horren erakusle, aurtengo edizioan eskualdeko, nazio mailako eta nazioarteko 60 komunikabide baino gehiago akreditatu izana da. Sagardo Berriaren Eguna Urtarrilaren 15ean XXI. Sagardo Berriaren Eguna 2014 ospatu dugu Astigarragan 2014ko #txotx boladari hasiera emateko. KALAKAN Iparraldeko musika taldea izan da aurtengo protagonista Sagardoetxea Museoan eta Alorrenea sagardotegian ospatu dugun ekitaldian. Urtero bezala, ekitaldiak sagardoaren sektoreko pertsona eta enpresak (sagardogileak, enologoak, sagar ekoizleak, etb.), politikoak (alkateak, Jaurlaritzako Sailburuordeak eta Aldundiko Diputatuak), teknikariak, turismo arloko bitartekariak, babesleak, etab... bildu ditu. Zabalpen mediatiko handiko #txotx irekiera Aurtengo edizioam bertako komunikabide ugariren presentzia izan dugu, baina azpimarratzekoa da, baita ere, Frantzia, Luxenburgo eta Portugal-eko kazetariak eta gastronomia eta turismoan berezituriko hainbat Blogger-en presentzia. Jarraian zehazten dugun moduan, txotx irekierak oihartzun handia izan du telebista, irrati, idatzizko prentsa eta Internet munduan: azaleko albistea izan da El Diario Vasco, Noticias de Gipuzkoa, Berria, Gara eta Sud Ouest egunkarietan; albiste nagusia izan da EITB1, EITB2, Teledonosti, RTVE eta Hamaika Telebista telebista kateetan; eta zabalpen handia izan du medio digital, blog eta sare sozialetan. Horren erakusle, boletin honetako SAGARDOA MUNDUAN atalean (30-31 orriak) XXI. Sagardo Berriaren Eguneko zabalpena bildu dugu. -----------------------------------------------Artikulua: Leire Alkorta Argazkiak: Egilea: Pastain. Iturria: Sagardoaren Lurraldea. Argazkia: Sagardoaren Lurraldeako lan-taldea KALAKAN taldearekin. Ezkerretik eskubira: Lourdes Odriozola, Joxe Mari Alberro, Ainize Mitxelena, KALAKAN taldea, Leire Alkorta, Olatz Mitxelena eta Arantza Ibarburu.