Desde el lune cada invitado tendrá una sesión ' en Sagarrondotik '
Descripción
agardoaren inguruko kultura ezagutaraztea du xede Hamaikako saio horrek; etzi ekingo diote bigarren denboraldiari. Txotx garaia aitzakiatzat hartuta, sagardoaren kulturari garrantzia ematea du helburu Sagarrondotik saioak.
ocio programa cultura sidrería manzana sagarrondotik
Ficha
- Autor: AINHITZE RUIZ
- Fuente: Berria
- Fecha: 2014-02-22
- Clasificación: 5.8. Otros
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-005293
Texto completo
Sagardoaren inguruko kultura ezagutaraztea du xede Hamaikako saio horrek; etzi ekingo diote bigarren denboraldiari. Txotx garaia aitzakiatzat hartuta, sagardoaren kulturari garrantzia ematea du helburu Sagarrondotik saioak. Etzi hasiko du denboraldi berria Hamaika telebistan. Beñat Garziak gidatuko du saioa, 22:00etatik aurrera, astelehenero. «Hasieran sei saio izango dira, eta bakoitza sagardoaren kulturarekin lotura duen herri batean oinarrituko da», azaldu du Garziak. Bisitatuko dituzten herrien artean, hauek izango dira: Gipuzkoako Hernani, Astigarraga, Usurbil, Donostia eta Aduna. Saioaren bigarren denboraldiak, aurrekoarekin alderatuta, bi berrikuntza nabarmen izango ditu: alde batetik, sagardoaren herriak izango dituzte ardatz, eta herri bakoitzean, tokiko pertsona esanguratsu bat izango dute bidelagun. Pertsona horien ibilbidea, herriarekin duten lotura eta sagardoarekin duten harremana ezagutzeko, elkarrizketa txiki bat egingo diete. «Hori da saioaren ardatza eta berrikuntza nagusia». Bestalde, lehiaketa bat ere prestatu dute, eta lehiaketa horretan, gonbidatu bakoitzak sagardoaren inguruko bost galdera erantzun beharko ditu. «Programa bakoitzeko elkarrizketatu bakoitzari galdera berak egingo dizkiogu sagardoaren inguruan, eta galdera bakoitza erantzuteko hiru aukera emango dizkiogu. Ea zenbat asmatzen dituen». Mota guztietako galderak izango dira, «batzuk besteak baino zailagoak». Esaterako, zenbat kilo sagar behar dira sagardo botila bat egiteko? Zein herrik du sagasti gehien biztanle kopuruaren arabera? Horrez gain, azken denboraldian eginiko moduan, askotariko erreportajeak emango dituzte, betiere sagardoaren kulturari buruzkoak. Sagardotegietara bisita gidatuak, sagardo mota ezberdinak eta gisa horretako gaiak aztertuko dituzte. Etzi, Ereñotzuko Xabi Solano Lehen saioan, Hernaniko Ereñotzu auzoko Xabi Solano musikaria izango dute gonbidatu. Esne Beltzako musikariarekin, Hernani bisitatuko dute. Horrela, musikariak herriarekin duen lotura, musikari baten bizitzaren egunerokoa eta sagardoarekin duen harremana ezagutu ahal izango du ikus-entzuleak. Hamabost minutu inguruko elkarrizketa egingo diote Solanori, eta, tartean, hainbat erreportaje sartuko dituzte: «Alde batetik, Hernaniko turismo bulegoak txotx garaian ematen dituen aukerak azalduko ditugu, eta, bestalde, Hernaniko Sagardo Kofradia bisitatuko dugu», azaldu du Garziak. Sagardo Kofradiari buruzko hainbat gauza azalduko dituzte: zein den kofradiaren historia, zein lan egiten duten bertan, zein funtzio dituen, zein betebehar... Horrez gain, sagardotegietara iristeko garraiobideei buruz azalduko dute. Bigarren saioan, berriz, Astigarragara joango dira, eta hango gonbidatua Antton Olariaga komikigilea izango da. Olariaga usurbildarra da izatez, baina Astigarragan bizi da, eta sagardo etxeei buruzko hainbat ilustrazio ditu eginak. Estua da, beraz, marrazkigileak sagardoarekiko duen lotura. Hirugarren saioan, Usurbilera joango dira, eta Imanol Agirretxe Realeko jokalaria elkarrizketatuko dute. Laugarrenean, berriz, Donostian izango dira; Juan Karlos Izagirre Donostiako alkateak hartuko du Garzia hirian. Bosgarrenean, Adunaraino joango dira, Iñaki Gorostidi harri-jasotzaileari elkarrizketa egiteko. Oraindik ez dute zehaztu nor izango den azken saioko gonbidatua.