Sagardoaren lurraldea

Temporada del txotx en la sidrería Altuna

Descripción

Sidrería / sidrería Altuna / temporada del txotx / sidra / Xabier Altuna Jauregi / entrevista / cosecha 2013

entrevista sidra sidrería temporada del txotx cosecha

Ficha

  • Fuente: Aiurri
  • Fecha: 2014-02-02
  • Clasificación: 2.0. Sidrería
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-005285

Texto completo

Xabier Altuna Jauregi (Urnieta, 1994) gazteari gogotsu nabari zaio txotx denboraldi berriaren hasieran. Altuna sagardotegiko uzta eta eskaintza hizpide, txotx garaian lanez lepo ibiliko dira hurrengo hilabeteetan. Uztaren zati handi bat botilan saltzen dute, asko eta asko Donostiako alde zaharreko tabernetan. Zer nolako abiapuntua izan du aurtengo txotx denboraldiak? Xabier Altuna. Xuabe hasi dela esan daiteke, baina iazko martxa bera jarraitzen ari gara. Esaten da, eta halaxe da, 2012an jaitsiera orokorra izan eta 2013an berrindartze bat nabaritu zela. Aurten iazkoaren bidetik goazela esan genezake. Pozik gaude, beraz, txotx denboraldi berriaren abiapuntuarekin. Zein aurreikuspen egiten duzue, iazkoaren bidetik jarraitzea? X.A. Oso ona litzateke guretzat iazko martxa berari eustea, bai. Aurtengo sagadoa nola definituko zenuke? X.A. Definizio orokorra erabiltzen da urteko sasoi honetan, baina sagardotegi batetik bestera asko aldatzen da sagardoa. Gure kasuan, iazkoarekin alderatuta, sagardoak kolore aldetik intentsitate handiagoa du. Freskagarria, gazi puntua duela esango nuke. Bezeroen artean sagardogintzan aritutakoak eta adituak izan badituzue. Iritzi berekoak al dira? X.A. Bai, horrelako bezeroak baditugu eta adierazi dizudanaren ildoko iritzia dute. Zenbat litro ekoizten dituzue? X.A. Aurten eta iaz kopuru beretsua ekoiztu dugu, 80.000-90.000 litro inguru. Gure tamainako sagardotegietan ekoizten den kopuruan gabiltza. Sagarraren ekoizpena ona izan al da? X.A. Kalitate aldetik oso ona da aurtengorako bildutako sagarra. Kantitate aldetik, aldiz, oso eskasa. Galizan eta Frantzian oso uzta ona eduki dute, eta horrek salbatu gaitu. Txotx garaiaz gain, botilan litro asko saltzen dituzue, ezta? X.A. Bai, halaxe da. Txotx garaia amaituta, sagardoa botilan sartzen hasiko gara, urte guztian edangarri izateko. Donostian, pintxoen hiriburuan, oso estimatua da zuen sagardoa. X.A. Egia esan, gure ekoizpenaren zatirik handiena Donostian saltzen da. Bezero partikular asko etortzen da hona ere, eta horrez gain, Altunako sagardoa Urnietako hainbat tabernatan edan daiteke. Baita Zumarraga aldean eta Nafarroa aldean ere. Krisi garaia aipatuta, sagardotegietan beherakada hori astean zehar nabaritzen al da gehien? X.A. Astean zehar jaitsi da gehien, bai. Baina behin ostirala iritsita, orduan mugitzen da jenderik gehien. Tren geltokia gertu duzue. Abantaila izango da hori zuentzat ere? X.A. Hori dugu aldeko, oso ona da hori guretzat. Gaur egun ezin da kotxea edonola hartu eta asko dira trenez iristen direnak. Bestalde, Gipuzkoatik kanpo, sagardotegia turismoarekin lotzen ari dira geroz eta gehiago eta sagardotegian joera berri hori nabaritu dugu. 1904. urtetik martxan, 110 urteko ibilbidea egin du sagardotegiak. Altuna tradizio handikoa da, beraz... X.A. Familia negozioa izan da gurea. Birraitona hasi zen lehen pausoak ematen, nahiz eta sagardotegia gure aitonak ireki. Nire aitak eta neronek txikitandik bizi izan dugu sagardotegi giroa. Xehetasun bat erantsiko nuke, bestalde. 1904an ireki zen sagardotegia, baina askoz lehenago hasi ziren baserri honetan sagardoa ekoizten. Datu zehatz hori ez dugu, baina oso aspaldikoa da gure etxeko tradizioa. Beraz, Xabier, hirugarren belaunaldikoa zara zu. Eta oraingoz sagardotegietan ez da oso ohikoa, baina zuek sare sozialen erabilera egokia egiten duzue interneten. X.A. Internet aro honetan, eskuko telefonoarekin jendea hogeita lau orduz konektatuta dago. Garrantzitsua da interneten negozioari bultzada ematea. Marketinga lantzeko modu bat da, norberaren negozioa ezagutarazteko baliagarria. Gure ekimenaz gain, Gipuzkoako Sagardozaleen elkartean internet bidez sagardoa saltzeko aurrerapausoak ematen ari dira. ___ Altuna tolare sagardotegia Galarraga baserria. Lategi auzoa, 5. 943 554 917 / 650 266 925. Bazkariak, afariak egunero. Igande gauez itxita.