Sagardoaren lurraldea

La sidra de hielo: una bebida novedosa de prestigio

Descripción

Sagardoaren Lurraldea / publicaciones / sidra / sidra de hielo / zumo helado

publicaciones sidra sagardoaren lurraldea

Ficha

  • Fuente: Sagardoaren Lurraldea Bloga
  • Fecha: 2011-04-11
  • Clasificación: 2.1. Sidra
  • Tipo documento: Blogs
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-005281

Texto completo

Izotzeko sagardoa Kanadan elaboratzen den edari berria da eta gaur egunean ardo goxo edota izotzezko ardoen gisako ospea dauka. Izotzezko sagardoa lortzeko, prentsatutako sagarren zukua izoztu egiten da edo naturalki hotzaren bidez zukuari izozten uzten zaio; izozturiko zuku horrek hartzidura alkoholikoa jasaten du eta ondorioz, izotzeko sagardoa lortzen da. Izotzeko sagardoa laurogeitamargarren hamarkada hasieran sortu zen Quebec-en. Probintzia hau betidanik sagardo ekoizle handia izan da eta bertako negu hotzak, fruituan azukre kopuru handiaren bilketa ahalbidetzen du; ezaugarri hori, izotzeko sagardoaren elaboraziorako gakoa da. Teknika berriztatzaileen ikerketa eta garapenari esker, Kanadako sagardotegiek produktu tradizional hau, edari berriztatzaile eta kalitate handikoan bilakatzea lortu zuten eta gaur egunean nazioarte mailako merkatu guztian eskaintzen dute. Gaur egunean, Kanadan berrogeitamar izotzeko sagardo ekoizle daude. Espainian duela gutxi hasi dira esportatzen, baina dagoeneko harrera ona dauka. Ekoizpena eta ezaugarria Quebec-eko neguko tenperatura baxuek nahitaezkoak dira bere elaboraziorako beharrezkoa den azukre maila lortzeko. Ia 10 kilo sagar behar dira sagardo litro bat ekoizteko. Izotzezko sagardoaren elaborazioak, oso zorrotza den araudia errespetatu beharra dauka; sagarraren zukuaren hartzidura hotza naturalen bidez soilik garatu behar du. Izotzezko sagardoak ezin dezake gehitutako azukrerik, alkoholik, aromarik eta koloranterik izan. Izotzezko sagardoaren ezkoizleak bere sagarrak ezkoiztu behar ditu eta sagarraren prentsaketa, sagardoaren elaborazioa eta ontziratzea, sagardoaren ekoizpenerako tokian egin behar ditu. Produktuak %7-%13 gradu alkohol izan behar ditu eta onarturiko azukre kopurua modu zorrotzean ezarria dago. Bi modu onartzen dira izotzezko sagardoaren elaboraziorako; “crioextracción” deituriko modua, sagarrak urtarrila edo otsailean biltzen direlarik, sagarrek zuhaitzean hotza, haizea eta eguzkia jasan ostean. Tenperatura zero azpitik 15ºra iritsen denean, izozturiko sagarrak biltzen dira. Ondoren zukuari zortzi hilabeteetan zehar hartzidura egiten uzten zaio tenperatura baxuan. Ezaguna den beste modua “crioconcentración” deiturikoa da. Bertan, udazkenaren amaieran helduak dauden sagarrak biltzen dira. Hotzean mantentzen dira eta Gabonak aurretik prentsatzen dira. Zukua sei astetan zehar kanpoan uzten da eta pixkanaka-pixkanaka, izozten joaten da azukre kopuru handia bilduz. Orduan ura kentzen zaio eta zukuari hartzidura egiten uzten zaio sei edo zazpi hilabeetan. Iturria: http://www.expreso.info/