Sagardoaren lurraldea

Fiesta de la manzana en Hendaia

Descripción

Sagardoaren Lurraldea / publicaciones / eventos / manzana / Hendaia / Fiesta de la manzana

publicaciones evento hendaya sagardoaren lurraldea manzana

Ficha

  • Fuente: Sagardoaren Lurraldea Bloga
  • Fecha: 2011-10-13
  • Clasificación: 4.1. Experiencias de sagardun
  • Tipo documento: Blogs
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-005247

Texto completo

Urriaren 16an Sagarraren Festa ospatuko da Hendaiako Gaztelu Zahar pilotalekuan 9:30etatik – 17:00etara (eguraldi txarra egiten badu Merkatu Zaharrean izango da). Egitaraua honakoa da: • 9:30etan: Erakustazokaren irekitzea Gaztelu Zahar pilotalekuan - Bertako sagarmota ezberdinen erakusketa eta salmenta, Akitaniako kontserbatorioaren eskutik. - Sagarnoa egiteko materialen salmenta eta erakusketa. • 10:15etan: Kalejiraren irteera Beltzeniatik, idiek eramandako orgarekin Abbadiako sagarrez beteta, Bidasoako sagardozaleen kofradi kideekin, Zarpai Bandak animatuz. • 10:30etan: Sagarrez beteriko orga, txalapartaren soinuaz lagundurik, Gaztelu Zahar pilotalekura iritsiko da. Sagar lehertzea, lehengo ohitura zaharrean. Sagar ttinka, zukuaren bilketa_ Azkaingo Txopinondo Dominik Lagadec sagardogilearen azalpenekin 2011ko zukuaren kupeleratzea, 2012ko Bixintxo festetarako gordeko dena. Animazioa Zarpai Bandaren eskutik. • 11:00etan Behe Bidasoako Haranean 2010 urtean eginiko sagarnoen dastapena, sagardotan egositako txorizoarekin: Aramburu Ganbotzenia Ziburu, Camino Berri Biriatu, Borda Berri Hendaia, Borda Berri Hondarribia, Burni Etxeberria Hondarribia, Daguerre Ainhoa, Garbisu Biriatu, Garbisu Ziburu, Olaizola Larrekia Oleta, José FADON Ziburu. Bidasoako Sagardozaleen Kofradiko sagardoak: Amatxi, Errekondo, Abbadia, Aturri, Martintxoenia, Burni/Bodaberri. • 11:30etan: Bidasoako sagardozaleen kofradiako bigarren biltzarra. • 12:00tik13:00era: Hendaian Kantuz. Goiz guztian zehar, sagar zukuen dastaketa, bertan egina. Sagarnotegi-bazkaria: Aurretik erreserba egin dutenentzat bakarrik urriaren 10a arte (Festa Komitean edo Turismo Bulegoan 15€). Menua: bakailao tomateakin, entrekota, Idiazabaleko labelezko gasna, sagar gozokia, sagar opilla, kafea, aperitifa eta kopa, Izarra etxeak eskainitakoak, Josenri orkestraren zuzendaritzapean animaturik.