Sagardoaren lurraldea

Llega la primera cosecha de sidra Eusko Label

Descripción

Sagardoaren Lurraldea / publicaciones / sidra / sidra Eusko Label / manzanas autóctonas / primera cosecha

publicaciones eusko label sidra sagardoaren lurraldea manzana

Ficha

  • Fuente: Sagardoaren Lurraldea Bloga
  • Fecha: 2011-05-30
  • Clasificación: 2.1. Sidra
  • Tipo documento: Blogs
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-005241

Texto completo

Prozesua “luze” gisa definitu ostean, pasa den maiatzaren 26an Adunako Aburuza sagardotegian Eusko Labeldun sagardoaren lehendabiziko uzta aurkeztu zuten. Bertan, Eusko Label sagardogileen bozeramailea den Hur Astarbek, Bizkaiako Sagardogileen Koordinatzailea den Ainhoa Egiak, Kalitatea Fundazioko sustapeneko zuzendaria den Alazne Uribarrik, Kalitatea Fundazioko zuzendari nagusia den Amaia Luquin-ek, Gipuzkoako Foru Aldundiko Nekazaritza Saileko diputatua den Rafael Uribarren-ek eta Nekazaritza ets Landa Garapeneko sailburuorde den Jose Luis Andak, zuku honek izango dituen ezaugarriak ezagutara eman zituzten. Proiektu honen arduradunek azaldu bezala, sagardo honen berezitasun nagusia bertako sagarrekin bakarrik ezkoiztua izan dela da. “100 sagar barietate ezberdinen artean, sagardogile bakoitzak bere elaboraziorako onena den nahasketa aukeratzen du. Honek Eusko Labeldun sagardo ezberdinak dastatzeko aukera emango digu. Halere, 2010ko uztako sagardoa usain gozokoa, fruta zaporekoa eta garraztasun puntu batekoa da” Hur Astarbek azaldu zuen bezala. Iturria: Noticias de Gipuzkoa. Ikusi albiste osoa “Llega la primera cosecha de sidra Eusko Label“.