Sagardoaren lurraldea

BUSCADOR de sidrerías de Euskal Herria

Descripción

Sagardoaren Lurraldea / publicaciones / sidrerías / turismo / txotx. Info / buscador de sidrerías

publicaciones buscador sagardoaren lurraldea sidrería turismo txotx

Ficha

  • Fuente: Sagardoaren Lurraldea Bloga
  • Fecha: 2012-01-11
  • Clasificación: 2.5. Instalaciones
  • Tipo documento: Blogs
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-005203

Texto completo

Sagardoetxeatik sagardotegien bilatzaile bat sortu da, sagardozale bakoitzaren gustu eta zaletasunen arabera Euskal Herriko sagardotegi guztiak kontsultatzeko aukera emango dion web aplikazioa. Modu honetan, erabiltzaileak bere lan lekutik, etxetik edota bere gailu mugikorretik (iphone, smartphone, etc_), modu erraz eta erosoan, gehien gustatzen zaion sagardotegiko plana egiteko beharrezkoak dituen datu eta informazioa kontsultatu eta eskuratu ahal izango ditu. Web aplikazio honen garapen egokirako, Euskal Herria osoan euren edariak ekoizten dituzten sagardogileen datu zehatz eta egiazkoak lortzeko bilketa lan handia burutu da. Lan honen emaitzak, honako datuak eskuratzeko aukera ematen du: - Sagardotegiaren kontakturako datuak (telf., helbidea, emaila, web gunea, etb_). - Bazkariak/afariak (disponibilitatea, ezaugarriak, menuak, prezioa, jankide kopurua, ordutegia, etb_). - Informazio orokorra (kokapena, hizkuntzak, zerbitzuak, etb_). - Produktuak/denda. - Enoturismoko zerbitzuak (bisitak, dastaketak, denda, esperientziak, etb_). - Geolokalizazioa (Google Maps). Aplikazioaren helbidea: www.sagardoarenlurraldea.com/sagardotegiak/