Sagardoaren lurraldea

La sidra y la naturaleza de la mano en Astigarraga

ocio astigarraga innovación cultura naturaleza turismo temporada del txotx

Ficha

  • Fuente: Gipuzkoako Ostalaritza Elkartea
  • Fecha: 2009-04-01
  • Clasificación: 6.7. Pueblos
  • Tipo documento: Revistas
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-000520

Texto completo

Astigarragako eskaintza turistikoa oso loturik dago sagardoaren munduarekin. Bisitariei edari honek herriaren jatorrian eta garapen historikoan izan duen garrantzia erakusteko eta nola ekoizten den azaltzeko helburuarekin, Astigarragak sagardoaren museoa sortu du: Sagardoetxea. Herrira bertaratzen direnentzat erakargarritasun handienetakoa bilakatu da erakusketa espazio bat, sagarrondo pedagogiko bat eta dastatzeetarako zona duen entitate hau. Sagardoetxea museoan sagardogilearen tresna anitzak aurkezten dira, bai eta ikus-entzunezkoak, informazio panelak, jokoak eta argazkiak ere. Museoaren albo batean, kanpoaldean, dago sagarrondoa, non bisitariek aukera duten sagar mota ezberdinak, bilketa modua eta zuku preziatu honen ekoizpenaren xehetasun asko ezagutzeko. Ibilbidearen azken geldialdia dastatze zonan egiten da. Bertan, sagardoa ‘txotx’ modura zerbitzatua eskaintzen zaie bisitariei. Sagardoetxeak hainbat berrikuntza barneratuko ditu aurten. Urtearen lehenengo zatian Erbitegi Etxeberri Dolarea ezarriko du, izen bereko baserritik berreskuratutakoa. Antzina erabiltzen zen sagardoa produzitzeko eskuzko prozesua azalduko du zehaztasunez. Era berean, Sagardoetxeak aukera ematen du natura eta sagardoa uztartzen dituzten txangoak egiteko, sagardotegietako bisita gidatuetan parte hartzeko eta menuak dastatzeko. Gainera, denboraldi bakoitzeko ekintzaren bat antolatzen du: kizkiarekin sagarrak biltzea, muztioa lortzea edo sagarrondoetan txertaketak egitea, esaterako. NATURAN MURGILDUTA Astigarragaren beste ezaugarri azpimarragarrienetarikoa natura da. Herria inguratzen duen aberastasun hori ezagutzeko, bisitariek aukera dute Udalaren jabetza den Santiagomendi aterpetxean ostatua hartzeko. Santiagomendiko jatorrizko ermitaren eraikinaren ondoan kokatua dago. Izen bereko mendiaren puntan dago XII. mendeko ermita hau, 298 metroko altueran. Bistak izugarriak dira eta Donostiako badia ikus daiteke bertatik. Santiagomendik garrantzia historiko handia izan du bere kokapen estrategikoa dela eta. Ildo horretatik, Aranzadi Zientzia Elkarteak hainbat indusketa egin ditu mendiaren magaletan eta duela 2.000 urte gizakiak bertan egon izan zirela egiaztatzen duten aztarnak aurkitu ditu. Asteburuetan eta eskolako oporretan alokatu daiteke aterpetxea.Aukera bikaina da senideekin edo lagunekin egun batzuk pasatzeko edota kirol topaketak, enpresen bilerak edo jardunaldiak antolatzeko. Deskantsurako pentsatua dagoen ostatu hau 2006an zaharberritua izan zen. Guztira, 308 metro koadroko espazioa du, bi solairutan banatua, eta 35 pertsona sartzeko egokitua dago. Beheko solairuan sukaldea, komunak, erabilera anitzetarako gela eta telefono publikoa daude, eta goikoan, berriz, logelak. Beharrezkoa den guztia ingurune ezin hobeaz gozatzeko. ??INFORMAZIO GEHIAGO Sagardoetxea www.sagardoetxea.com • T. 943 550 575 Asociación de Sidra Natural de Gipuzkoa Gipuzkoako Sagardogileen Elkartea www.sagardotegiak.com • T. 943 33 68 11 Albergue Santiagomendi
Socios de Astigarraga
EKAITZ, Bar Rte. CL.TOMAS ALBA, 9
GOIKO ITTURRI, Rte. FORU ENPARANTZA, 11
IKATZA, Bar Rte. MAYOR, 32
IRETZA SAGARDOTEGIA, Rte. TROIA IBILBIDEA, 26
KAKO, Rte. MAYOR, 19
MENDITXO, Bar Rte. CS BUENAVENTURA-ALTZA BIDEA
MICAELA, Bar Rte. NAGUSIA, 18
PASTORIZA, Bar CL.TOMAS ALBA. 11
PATSOLA, Bar TRANBIA IBILBIDEA, 3
PETRI, Disco Bar CMNO PETRITEGI
SAGARTXO, Bar CL MAYOR, 33
TXINGURRI, Bar Rte. AV DONOSTIA, 90
YALDE, Rte OIALUME BIDEA, 34