Sagardoaren lurraldea

Sagardo Berriaren Eguna 2007

astigarraga juan martinez de irujo protagonista sagardo berriaren eguna sidra apertura del txotx

Ficha

  • Autor: Sagardoetxea
  • Fecha: 2007-01-01
  • Clasificación: 5.1. Aperturas txotx
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-000052

Texto completo

“Gure sagardo berria” ekarri du Astigarragak Juan Martinez de Irujo pelotari txapeldun nafarra izan zen 2006ko sagardoaren aurkezpeneko protagonista nagusia, Sagardoetxean egindako ekitaldian, Astigarragako Sagardoaren Museoan. Bertan azaldu zen izaera orekatuko produktu berria, fruta gustukoa eta edan erraza. Txotx denboraldia Bereziartua Sagardotegian hasi zen, urteko lehen txotxa irekita. Bixente Arrizabalaga, Astigarragako Alkateak Kultur Etxean egindako aurkezpen hitzaldian esan zuen, Kultur Etxea etorkizun gertuko batean, Sagardoetxea izango dela bere osotasunean “eta horrek, hirigintza plangintzan, erabat estrategiko jotzen du proiektua”. José Angel Goñi, Sagardoetxea eta museo guneak sustatzen dituen Sagardun Partzuergoko bozeramaleak sagardo berriaren ezaugarri nagusiak azaldu zituen “edari orekatua eta fruta gustu ukituak dituena, nagusiki”. Edari edan erraza, eta izan dugun eguraldiak eraginda, aurreratu samar datorrena eta gaur egun puntu ezin hobean dagoena. Goñik nabarmendu zuen sagardo-egileak ahalegin bereziak ari direla egiten sagarrondoen gaitz eta izurriteak kontrolatzeko, eta horrek dakarkiela uztaren gaineko kontrol handiago bat, eta azken batean, urtez urte kalitate handiagoko sagardoa egitea. Sagardoetxeak, Euskal Sagardoaren Museoak Sagardoetxea, kultura, turismoa eta gastronomia gunea. Sagardoetxeko egoitza ondoan, sagardoaren museoa eta interpretazio zentroa dago, fruta honen sekretu guztiak gordetzen dituena, munduan gehien zabaldua eta ugariena, eta generazio askotan euskaldunen sostengu izana. Museo sagastia, Sagardoetxeko bigarren gune didaktikoa da eta Euskal Herriko sagar mota desberdinak ezagutaraztea nahi du, eta sagarrondoen kondukzio sistemak denboran barrena izan duten garapena erakutsi. Sagardoetxeak kultur jardunaldi proposatzen dizkizu Txotx bolada Sagastiak loretan Santa Ana: sagardoa eta herri kirolak Sagar Uzta, festa Astigarragan Tolareko lanak Sagardoetxeak, Euskal Sagardoaren Museoak, zenbait kultur jardunaldi proposatzen dizkizu, aisialdia, turismoa eta gastronomia ezagutzeko, Euskal Herriko ohiturarik zaharrenetako bat gozatzeko aukera, natura ezagutu, errespetatu eta sagardotegietako bere eskuzabaltasuna gozatzeko, kupel artean eta mahai eder baten bueltan. Sagardoaren museoa Museo de la sidra Kale Nagusia 48 20115 Astigarraga • Gipuzkoa Tel. 00 34 943 550 575 info@sagardoetxea.com www.sagardoetxea.com