Sagardoaren lurraldea

El proyecto “La montaña del queso y la sidra” de Zerain

Descripción

Sagardoaren Lurraldea / publicaciones / gastronomía / Zerain / sidra y queso / exposición / cursos de cata / servicio de autobusa sidrerías

publicaciones exposiciones gastronomía curso cultura sidra sidra y queso sagardoaren lurraldea zerain

Ficha

  • Fuente: Sagardoaren Lurraldea Bloga
  • Fecha: 2012-03-16
  • Clasificación: 6.6. Gastronomía
  • Tipo documento: Blogs
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-005149

Texto completo

“Gazta eta sagardoaren mendia” izeneko proiektuaren helburu nagusia Zeraingo bi produktu izarrak lotzea da: gazta eta sagardoa. Hala, sagardotegietara joateko autobus zerbitzua jartzeaz gain, beste hainbat egitasmo ere abian dira. Otsailaren 6an esaterako, Sagardozale elkartearekin elkarlanean katak nola egiten diren jakiteko ikastaroa antolatu zen Otatza sagardotegian. Ildo beretik, gazta katak nola egin jakiteko ere ikastaro bat antolatu nahi da eta lehenengo katak profesionalek lagunduta egiteko aukera baloratzen ari dira sustatzaileak. Horretaz guztiaz gain, sagardogintzaren inguruko ikus-entzunezkoa prestatzen ari dira. Erakusketa bat ere antolatuko da eta Zeraingo turismo bulegotik gaztandegiak bisitatzeko aukera ez ezik, erakusketa bisitatu eta sagardo nahiz gazta katak egiteko aukera ere eskainiko da. Informazio gehiagorako: 943 80 15 05 (Zeraingo Turismo Bulegoa). Iturria: www.zerain.com