Zelaia Sagardoa ha realizado una jornada de innovación en el Basque Culinary Center
Descripción
Sagardoaren Lurraldea / publicaciones / eventos / sidrerías / sidra / Zelaia / Basque Culinary Center / Jose Antonio Gaincerain / Gorenak / Jornada de Innovación
publicaciones basque culinary center evento gorenak jose antonio gaincerain sidra sagardoaren lurraldea sidrería sidrería zelaia
Ficha
- Fuente: Sagardoaren Lurraldea Bloga
- Fecha: 2012-12-21
- Clasificación: 4.1. Experiencias de sagardun
- Tipo documento: Blogs
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-005147
Texto completo
Zelaia Sagardoak berrikuntza eta ikerketa saio bat egin du gaur goizean Basque Culinary Center-en, sagardoaren munduaren eta Zelaiaren beraren etorkizunaz hausnartzeko eta jarraitu beharreko bideez eztabaidatzeko. Jose Antonio Gaincerain berak, orain arteko Zelaia Sagardoako arduradun nagusiak, esan bezala, beren belaunaldiak egin beharreko lanak ia bukatuta daude. Sagardoaren mundua berreskuratzea eta indartzea lortu dute, eta azken urte hauetan kalitatearen esparruan jardun dute lanean. Gorenak da horren adibide. Orain belaunaldi berriak datoz ate joka eta haiek izan behar dute bide berria egin eta ibili behar dutenak. Orain artekoen ardura belaunaldi berriei beren ezagutza eta munduan egoteko modu bat transmitzea da; horixe da belaunaldi zaharraren azken eginbeharra. Hori horrela, Jose Antonio Gaincerainek jakinarazi du erretiroa hartzera doala eta aurrerantzean Zelaia Sagardoaren gidaritza bere alaba Oihanak eta Jaionek hartuko dutela; ingeniari agronomoa eta marketing eta enpresa kudeaketarako teknikaria, hurrenez hurren. Gaincerainek orain artean lortutako guztia jendeari, komunitateari, zor diola esan du, eta hori bueltan haie entregatzea gustatuko litzaiokela. Egindako bide guztian zehar jende askorekin topatu izan da Zelaia eta gaurko berrikuntza eta ikerketa saioa horietako batzurekin konpartitu nahi izan du; Zelaiaren etorkizuna ere denen artean eraiki ahal izateko. Gaur goizeko berrikuntza saioan esparru profesional ezberdinetako profesionalek hartu dute parte: besteak beste, hornitzaileek, banatzaileek, enologoek, kazetariek, Zelaia Sagardoa bertako langileek, ostalariek…