SEMANA SANTA 2012 en Sagardoetxea: Degustación de quesos de Euskal Herria
Descripción
Sagardoaren Lurraldea / publicaciones / gastronomía / sidra / Sagardoetxea / Semana Santa 2012 / Degustación de quesos de Euskal Herria
publicaciones degustación gastronomía sidra sagardoaren lurraldea sagardoetxea
Ficha
- Fuente: Sagardoaren Lurraldea Bloga
- Fecha: 2012-03-13
- Clasificación: 6.6. Gastronomía
- Tipo documento: Blogs
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-005059
Texto completo
Sagardoetxeatik sagardoaren kulturaz gozatzeko proposamena luzatzen da museoko bisita, Euskal Herriko gazten dastaketa eta sagardotegi tradizional bateko otorduarekin. Sagardoetxeak sagarra eta sagardoaren historia eta errealitatera gerturatzeko hiru gune dauzka: sagastia, sagarraren kultura modu dinamiko eta pedagogikoan gozatzeko aukera ematen duena; museo-gunea, sagarra eta sagardoaren iragana, oraina eta geroa ezagutzeko lekua; dastaketa gunea, sagardoa txotx-eko ohituran eta Sagardoetxeak aukeraturiko beste produktu batzuk dastatzeko aukera ematen duen lekua: muztioa, likorea eta sagar dultzea. Euskal Herriko gazten dastaketa Bisitariek Euskal Herriko gazta ezberdinen dastaketa egiteko aukera izadute, esaterako: idiazabal J.D. gazta, Ronkal J.D. gazta eta Irati J.D. gazta. Sagardotegian bazkaria/afaria Sagardoetxearako bisitaldia osatzeko, eskualdeko sagardotegi tradizional bat ezagutu eta otordu berezi batez gozatzeko aukera eskaintzen dizuegu, sagardotegiko ohiko menua dastatuaz: bakailao tortila, bakailao frijitua piper berdeekin, txuleta eta gazta irasagar eta intxaurrekin. Ikusi Aste Santuan irekiak dauden sagardotegien zerrenda. ORDUTEGIAK: Apirilaren 5etik 9era: 11:00-14:00 • 16:30-20:00. Apirilaren 10tik 14ra: 11:00-13:30 • 16:00-19:30. Apirilak 15: 11:00-13:30. TARIFAK: 5€ pertsonako (bisita eta sagardo, muztio likore eta gazten dastaketa barne). Informazio gehiagorako: www.sagardoetxea.com