Sagardoaren lurraldea

SANTA ANA: Sagardo Eguna de Astigarraga, el 26 de Julio

Descripción

Sagardoaren Lurraldea / publicaciones / eventos / cultura / sidra / gastronomía / Sagardo Eguna de Astigarraga / Santa Ana / degustación de sidra

publicaciones degustación evento gastronomía cultura sagardo egunak sidra sagardoaren lurraldea santa ana

Ficha

  • Fuente: Sagardoaren Lurraldea Bloga
  • Fecha: 2011-07-15
  • Clasificación: 4.1. Experiencias de sagardun
  • Tipo documento: Blogs
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-005043

Texto completo

Santa Ana” egunean, Uztailaren 26an, Astigarraga eta inguruko herrietako sagardogileek beraien sagardoak eskeiniko dituzte dastatzeko. Sagardo Egun hau 1976 urteaz geroztik ospatzen da eta Euskal Herria osoan zehar ospatzen direnen artean zaharrena da. Santa Ana egunak Astigarragako jaiekin bat egiten du. Jai hauetan, herri kirolak, dantzak, bertsolariak izaten dira eta inguruko herrietako jende ugari gerturatzen da jai giroz gozatzeko. Besteak beste, honakoa da Santa Ana egunerako aurreikusitako egitaraua: 10:00 Iturengo Joaldunak. 11:00 Herriko trikitilari gazteen kalejira. 11:00 Baserriko langintzen artisaen erakusketa: Goiara-sardeska, kaikuak, artillea, zintzarriak, sendabelarrak 11:30 Sagardo dastaketa. 12:00 Bertsolariak: Aitor Lendiluze eta Jon Maia. 12:00 Idi-dema: Bi idi pare elkarren kontra 1.700 kiloko harriz, Foru Plazan. 14:30 Kantu-bazkaria txosna-gunean. Herriko bazkaria Goiko Iturri jatetxean. 18:00 Herri kirol jaialdia Foru Plazan: Herriko baserritar helduen eta herriko gazteen arteko desafioa baserrigintzaz. Herriko bi taldeen arteko uztari motzeko idi apustua. 18:30 Circ panic zirko ikuskizuna Apeztegi plazan. 19:30 Herriko trikitilari gazteen erromeria. 20:00 Hegaluze jatea Pilotari kalean. 23:00 Los fúnebres su-kalejira. 01:30 Jaiei agurra txosna gunean. Ikusi jaietako egitarau osoa www.astigarraga.net orrialdean.