Sagardoaren lurraldea

Sagardun crea la nueva marca ‘Sagardoaren Lurraldea’ para impulsar la oferta turística ligada a la cultura de la sidra vasca

Descripción

Sagardoaren Lurraldea / publicaciones / cultura / turismo / Andoni Gartzia / Vicente Zaragüeta / Xabier Agote / Aquarium Donostia-San Sebastián / Sagardoetxea / Sagardoetxea / Ondartxo / presentación / cultura de la sidra y el mar / marca turística

andoni gartzia publicaciones presentación cultura ondartxo sagardoaren lurraldea sagardoetxea turismo xabier agote

Ficha

  • Fuente: Sagardoaren Lurraldea Bloga
  • Fecha: 2012-06-13
  • Clasificación: 6.0. Cultura
  • Tipo documento: Blogs
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-005035

Texto completo

Sagardun Partzuergoak “Sagardoaren Lurraldea” marka berria aurkeztu du gaur. Bere produktu nagusia “Sagardoa eta itsasoa” esperientzia turistikoa izango da eta helburu nagusia, euskal sagardoaren kulturarekin loturiko eskaintza turistikoa sustatzea. Gaur goizean Donostiako Aquarium-ean ospatu den aurkezpen ekitaldian, Sagardun-eko Lehendakaria den Andoni Gartziak, Vicente Zaragüeta Gipuzkoako Ozeanografia Elkarteko Lehendakaria eta Xabier Agote Albaolako Lehendakariarekin batera, marka berri honek “euskal sagardoaren kulturarekin erlazionaturiko eskaintza turistikoa bildu eta sustatuko duela” adierazi du. Sagardoaren Lurraldeak sagardoaren kultura, sagardotegi, sagarra, etab…etatik abiatuta bere eskaintza egituratzen du. Eraberean, berezko bizimodu, sinesmenak, historia, errituak, festak, herrialdeak, mendiak, hondartzak, museoak, etab… dituen eskualde jakin bati berezko esanahiak ezartzen dizkio. Beraz, esperientzia paregabea eta gogoangarria eskaintzen duen eta munduan bakarra den kultur eskualdea da “Sagardoaren Lurraldea”. Internet-ak turismoaren sektorean gaur egun duen garrantzia ikusita, Sagardunek www.sagardoarenlurraldea.com webgunea sortu du eta orrialde honetatik, esperientzia turistiko ezberdinak erreserbatu, Euskal Herriko sagardotegi guztiak bilatu eta sagardoa on-line erosi ahal izateko aukera eskaintzen du. Eraberean, “Sagardoa eta itsasoa” esperientzia turistiko berria aukeztu da, bisitariei sagardoak aintzinako itsas bidaia luzeetan eskorbutoa gaitzari aurre egiteko izan zuen garrantzia ezagutara emango diolarik. Esperientzia berri honekin bisitariak Sagardoetxea, Euskal Sagardoaren Museoa (Astigarraga), Aquarium-a (Donostia) edo Ondartxo (Pasaia) bezalako museoak bisitatzeko, itsasontzian ibilaldi gidatua egiteko eta sagardotegiko bazkari batean gaiarekin lotutako gastronomiaz gozatzeko aukera izango du.