Sagardoetxea se incorpora al Registro de Museos y Colecciones de Euskadi
Descripción
Sagardoaren Lurraldea / publicaciones / cultura / Sagardoetxea / museos / Ley de museos
publicaciones cultura museo sagardoaren lurraldea sagardoetxea
Ficha
- Fuente: Sagardoaren Lurraldea Bloga
- Fecha: 2012-07-13
- Clasificación: 6.0. Cultura
- Tipo documento: Blogs
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-005031
Texto completo
Museoen Kontseilu Aholkulariak erabaki du Euskadiko Museoen eta Bildumen Erregistroan 25 euskal museo sartzea; hori ezinbesteko tramitea da Museoen Legea garatzeko dekretua onetsi ondoren. Lege horrek aipatutako erregistroa arautu du eta erregistroa ezinbestekoa da Museoen Sistema Nazionala eta Euskadiko museoen sarea antolatzeko. Horien guztien artean Sagardoetxea Sagardoaren Museoa dago. Euskal museoen titulartasuna anitza dela kontuan izanik (aldundiak, udalak, fundazioak, elkarteak eta partikularrak), Museoen Legeak, administrazio horiek dituzten eskumenak errespetatuz, Euskadiko Museoen Sistema Nazional bat ezarri du. Horren arabera, museo bakoitza nahi duelako sartuko da sistema horretan eta aldez aurretik horretarako eskaera egin beharko du. Helburua, kalitateko zenbait politika eta eskakizun ezartzea da, jarduerak koordinatu ahal izateko, instalazioen eta ekipamenduen hobekuntzari laguntzeko eta funtsak behar bezala zaintzen, antolatzen, ikertzen eta erakusten laguntzeko.