Sagardoaren Lurraldea, el territorio de la sidra
Descripción
Sagardoaren Lurraldea / publicaciones / cultura / sidra / turismo / el territorio de la sidra
publicaciones cultura sidra sagardoaren lurraldea turismo
Ficha
- Fuente: Sagardoaren Lurraldea Bloga
- Fecha: 2012-06-14
- Clasificación: 6.0. Cultura
- Tipo documento: Blogs
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-005027
Texto completo
Sagardoaren lurraldeak asko dauka egiteko, ikusteko eta gozatzeko. Denbora geldiarazi eta pixka bat gehiago geratzeko tentaldia izatea erraza da. Kultura, jendea, bizimodua, festak, sagardotegiak… Dena bakarra eta ezberdina da. Bada munduan leku bat, leku guztiak bezalakoa: leku berezia, leku desberdina, leku aparta. Sagardoaren lurraldean dena sagardoari lotuta dago: historia, kultura, ekonomia, ohiturak, bizimoduak, errituak, etab. Orain ondare zoragarri hau ezagutu eta gurekin partekatzeko aukera duzu. Zatoz eta ezagutu gure jaiak, hondartzak, hiriak, museoak, gastronomia, mendiak; zatoz eta ezagutu gure ametsak, poztasunak, itxaropenak, tristurak… Ohartu gure sekretuez, milaka urte dituen gure hizkuntzaren hitz magikoak ikasiz; izan ginen Europaren lekuko bizia da, sagardoaren lurraldearen bihotzean taupada sendoak ematen dituena. Zatoz eta gozatu sagardoaren lurraldeaz bere giza dimentsio osoan. www.sagardoarenlurraldea.com