Sagardoaren lurraldea

Muy buena acogida de la XI fiesta Sagar Uzta de Astigarraga

Descripción

Sagardoaren Lurraldea / publicaciones / eventos / manzana / cultura / sidra / concursos / XI. Sagar Uzta / Astigarraga / cosecha 2011 / primer mosto / Fiesta de la Manzana / degustación de sidra / Sagardoetxea / I. Concurso tarta manzna / IV. Rally Fotogr

publicaciones astigarraga degustación evento cultura concurso mosto fiesta de la manzana sagar uzta sidra sagardoaren lurraldea sagardoetxea manzana cosecha

Ficha

  • Fuente: Sagardoaren Lurraldea Bloga
  • Fecha: 2011-09-26
  • Clasificación: 4.1. Experiencias de sagardun
  • Tipo documento: Blogs
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-004999

Texto completo

Sagarra eta sagardoa protagonistak izan ziren atzo Astigarragan. Urtero bezala, Foruen Plazan sagarraren azoka, sagardo dastaketa eta 2011 uztako lehen muztioaren elaborazioa izan ziren, tolarean bertan muztioaren usadiozko elaborazio prozesua erakutsi zelarik: kirikoketa, pisoiekin sagarra jotzea, txalaparta eta ekoiztutako muztioaren dastaketa. Eraberean, oso harrera ona izan zuten antolaturiko jarduerek: 22 parte-hartzailek I. Sagar Tarta Lehiaketan beren sukaldaritzako dohaiak erakutsi zituzten eta denera 3 sari banatu ziren irabazleen artean: Astigarragako Loli Etxeberria, Astigarragako Montxo Olaziregi eta Donostiako Salvador Dominguez. Sariak, 2 lagunentzako afariak izan ziren Astigarragako Roxario, Yalde eta Ibai-Lur jatetxeetan. Bestalde, 53 parte-hartzailek Sagar Uzta jaiko unerik garrantzitsuenen argazkiak atera zituzten IV. Argazki Rally Digitalean eta datorren urriaren 14an argazki bilduma onenen sariak banatuko ditugu Sagardoetxea Museoan. Arratsaldean, sagar bilketan eta sagardoaren elaborazioan oinarritu zen sagardogintzako herri kirolen lehiaketa ospatu zen Txopinondo, Mina, Rezola, Petritegi, Lizeaga eta Alorrenea sagardogileen artean eta bigarren urtez jarraian, Astigarragako Rezola sagardotegia izan zen garaile. Bestalde, Sagar Uzta jairako antolaturiko jardueren artean, irailaren 21ean “Ermañamendiko tolareetan zeharko ibilbide tematikoa” proiektu turistiko-kulturala aurkeztu genuen eta irailaren 23an Euskal Herriko sagarren kata gidatua gauzatu genuen Astigarragako Roxario Jatetxean. Bertaraturikoek Xabi Kamio eta Gabriel Durruty-ren eskutik bertako sagar barietate ezberdinak (urtebi haundi, txalaka, gezamina, udare marroi, elhiar gain, mamula, eri sagarra eta kalitxa madaritxa, beste batzuen artean) dastatzeko eta sagarrekin egindako zenbait produktu dastatzeko aukera izan zuten Astigarragako zenbait hostalariren eskutik. Informazio gehiagorako: www.sagardoetxea.com