Sagardoaren lurraldea

Buen ambiente en XII Sagar Uzta de Astigarraga

Descripción

Sagardoaren Lurraldea / publicaciones / eventos / manzana / sidra / XII. Sagar Uzta / Astigarraga / cosecha 2012 / primer mosto

publicaciones astigarraga evento mosto sagar uzta sidra sagardoaren lurraldea manzana cosecha

Ficha

  • Fuente: Sagardoaren Lurraldea Bloga
  • Fecha: 2012-10-01
  • Clasificación: 4.1. Experiencias de sagardun
  • Tipo documento: Blogs
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-004995

Texto completo

Sagar Uztak hamabigarren edizioa bete du aurten tolaretako lanen hasiera ospatuaz eta sagarraren eta sagardoaren kulturan oinarrituriko jarduera ezberdinak izan dira Astigarragako talde eta herritarren laguntzarekin. Sagarra eta sagardoa protagonistak izan dira gaur Astigarragan. Urtero bezala, Foruen Plazan sagarraren azoka, sagardo dastaketa eta 2012 uztako lehen muztioaren elaborazioa izan dira, tolarean bertan muztioaren usadiozko elaborazio prozesua erakutsi delarik: kirikoketa, pisoiekin sagarra jotzea, txalaparta eta ekoiztutako muztioaren dastaketa. Oso harrera ona izan dute antolaturiko jarduerek: Sagar Tarta Lehiaketan 26 parte-hartzailek beren sukaldaritzako dohaiak erakutsi dituzte eta denera 2 sari banatu dira: 2 lagunentzako otordua Astigarragako Roxario jatetxean eta Gorrotxategi produktuen lotea. Lehendabiziko sariaren irabazlea Loli Etxeberria izan da bigarren urtez eta bigarren sariaren irabazlea Ramon Aginaga izan da. Bestalde, 30 parte-hartzailek Sagar Uzta jaiko unerik garrantzitsuenen argazkiak atera dituzte V. Argazki Rally Digitalean parte-hartuaz eta urriaren 19an argazki bilduma onenen sariak banatuko dira Sagardoetxea Museoan. Arratsaldean, sagardogintzan oinarrituriko herri kirolak izan dira Foru Plazan Alorrenea, Lizeaga, Petritegi eta Rezola sagardotegien artean. Lehia gogorraren ostean, eta hirugarren urtez jarraian, Astigarragako Rezola sagardotegia izan da txapela eraman duena. Aurten, nobedade bezala, haurrentzako sagardogintzan oinarrituriko jolas bereziak izan dira herri kirol probetan. Bestalde, Sagar Uztarako antolaturiko ekintzen barruan, “Santiagomendiko Sagardo Bidea” ibilbidearen bixita gidatua izan zen atzo. Ibilbide tematiko honetan, sagardoaren kultura, Santiagomendiko baserrien eta Astigarragako historia harrigarria eta Santiago Bidearen Gipuzkoan zeharko punturik adierazgarrienetarikoa ezagutzeko aukera dago azalpen panel, multimediazko elementu eta joko interaktiboen bidez. “Santiagomendiko Sagardo bidea” Sagardoetxea, Euskal Sagardoaren Museoko laugarren gunea izango da eta Sagardoaren Lurraldeak biltzen duen euskal sagardoaren kulturako erakargarri berri bat izango da. Honetaz gain, ostegunean Astigarragako tabernetan ospatu zen pintxo-poteak, sagarrarekin eta sagarraren eratorriekin eginiko pintxoak dastatzeko aukerak erakarrita, bisitari asko bildu zituen. Ostiralean Roxario jatetxean ospatu zen Euskal Herriko sagarraren kata gidatuak ere harrera bikaina izan zuen. Bertan, lau sagar barietate ezberdin eta euren sagar muztioak dastatzeko aukera izan zuten bertaratu zirenek. Kata ondoren, sagar dultze ezberdinak eta Rafael Gorrotxategi gozogileak egindako azkenburuko berezi bat dastatzeko aukera ere izan zuten.