Sagardoaren lurraldea

V. Rally Fotográfico Sagar Uzta 2012

Descripción

Sagardoaren Lurraldea / publicaciones / concursos / manzana / Fiesta de la manzana / Rally Fotografico Sagar Uzta / Astigarraga / bases

rally fotográfico publicaciones astigarraga concurso bases fiesta de la manzana sagardoaren lurraldea manzana

Ficha

  • Fuente: Sagardoaren Lurraldea Bloga
  • Fecha: 2012-09-19
  • Clasificación: 5.6. Concursos
  • Tipo documento: Blogs
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-004967

Texto completo

Sagarrari eskaintzen zaion XII. Sagar Uzta jaiaren barruan, V. Argazki Rally Digitala ospatuko da Astigarragan. Aurten, XII. Sagar Uzta jaiaren lau egunetan zehar antolaturiko ekintza guztietako argazkiak aurkeztu ahal izango dira lehiaketara. Oinarriak: 1. Argazkizale guztiek parte hartu ahal izango dute. 2. Izen-emateak: 943550575 / info@sagardoarenlurraldea.com / Irailaren 30ean 10:00etatik-11:30etara Foru enparantzan. 3. Izen ematea 3 eurokoa izango da. Ordaintzeko moduak: Trasferentzia bidez / Metalikoan Irailaren 30ean 10:00etatik-11:30etara Foru enparantzan. 4. Gaiak: Sagar Uzta jaiaren barruan antolaturiko ekintza guztietako argazki adierazgarriak aurkeztu ahal izango dira lehiaketara (ikusi egitaraua). 5. Parte-hartzaile bakoitzak 6 argazki aurkeztu beharko ditu JPG formatuan eta gutxienez 300 pixel-etako erresoluzioan. 6. Bilduma Urriaren1etik-5era bitartean entregatu behar da www.sagardoarenlurraldea.com/sagaruzta/ orrialdean argazkiak deskargatuaz. 7. Sariak: Bildumarik onena: 175 euro / Bigarren sailkatua: 125 euro / Astigarragako bildumarik onena: 100 euro. 8. Epaimahaia bi argazkilari profesionalek eta diseinu grafikoko estudio batek osatuko dute. 9. Urriaren 19an arratsaldeko 19:00tan rallyko argazkien emanaldi komentatua egingo da, erakusketari hasiera emango zaio eta irabazleei sariak banatuko zaizkie Sagardoetxean. 10. Oinarri hauetan aurreikusten ez diren arazo guztiak Rally hau antolatzen duen erakundeak ebatziko ditu.