Presentación de “Gorenak”, sello colectivo y privado de calidad
Descripción
Sagardoaren Lurraldea / publicaciones / sidra / Gorenak / Sagardo Mahia / calidad / Zelaia
publicaciones gorenak calidad sagardo mahaia sidra sagardoaren lurraldea sidrería zelaia
Ficha
- Fuente: Sagardoaren Lurraldea Bloga
- Fecha: 2011-03-17
- Clasificación: 2.1. Sidra
- Tipo documento: Blogs
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-004955
Texto completo
Sagardo Mahaia Elkarteak sortutako “Gorenak” kalitatezko zigilu kolektiboko lehendabiziko sagardo botilak aurkeztu zituzten pasa den Martxoaren 3an Zelaia sagardotegian Gipuzkoako hamahiru sagardotegik. Sagardotegiak Alorrene (Astigarraga), Altzueta (Hernani), Barkaiztegi (Martutene), Begiristain (Ikaztegieta), EgiLuze (Errenteria), Gartziategi (Astigarraga), Gaztañaga (Andoain), Gurutzeta (Astigarraga), Isastegi (Aldaba Txiki, Tolosa), Olaizola (Hernani), Sarasola (Asteasu), Zapiain (Astigarraga) eta Zelaia (Hernani) dira. Sagardotegi guztiak tamaina ertain edo handikoak dira, gutxi gora behera Gipuzkoako sagardo produkzioaren %50 ekoizten dutenak eta sagardoaren botilako salmentatik baino “txotx”etik gehiago bizi direnak. Sagardo Mahaiako bozeramaileen arabera, zigilu kolektibo eta pribatu honen helburua kontsumitzaileari sagardorik onena bermatzea eta sektorea gaur egungo zein etorkizuneko beharretara indartzea dira. Lehendabizi hartu den erabaki estrategikoa, sagastien eta sagardoaren garapen egokirako neurriak hartzea izan da, baita bertako sagarraren aldeko konpromezu garbiak eta erabakiorrak hartzea ere. Horien artean, sagar ekoizleekin beren behar guztiak asetzeko behar duten eta Euskal Herrian ekoizten den sagar homologatu guztia erosteko adostu duten konpromezua goraipatu behar da. Bigarren erabaki estrategikoa bermearen araudia sortzea eta ezartzea izan da. Horretarako, sagardoaren elaborazio prozesu guztian jarraitu beharreko irizpide eta lanerako moduak ezarri dira: kalitatezko sagarrak, dentsitatearen kontrola, PHaren analitika, garraztasun bolatila- Neurri hauek guztiei esker, kalitate goreneko sagardoa lortzen ari dira eta bezeroeri kalitate hau bermatu nahi diote beren marka eramango duten botila guztietan. Kalitatezko marka berriaren bereizgarria “Gorenak” kalitatezko zigilua botilaren goikaldean jartzen da eta kolore doratuko zuhaitz baten marrazkia duen fondo beltzeko estalki batekin bereizten da. “Gorenak” hitza tamaina handian azaltzen da honako leloa txikiagoan: ‘Euskal Herriko Sagardo Gorenak. Sidras Selectas del País Vasco’. Ikusi Gorenak-en aurkezpen bideoa: Gorenak, Euskal Herriko sagardorik onenak.