Presentación de la nueva oferta turística de Sagardun el 13 de junio en el Aquarium de Donostia
Descripción
Sagardoaren Lurraldea / publicaciones / cultura / turismo / Aquarium Donostia- San Sebastián / Sagardun / Sagardoetxea / Ondartxo / presentación / experiencia turística / la sidra y el mar / nueva marca / cultura de la sidra / sidra / sidrería
publicaciones presentación cultura nueva marca ondartxo sidra la sidra y el mar sagardoaren lurraldea sagardoetxea sidrería sagardun turismo
Ficha
- Fuente: Sagardoaren Lurraldea Bloga
- Fecha: 2012-06-06
- Clasificación: 6.0. Cultura
- Tipo documento: Blogs
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-004949
Texto completo
Ekainaren 13an “Sagardoa eta itsasoa” esperientzia turistikoaren aurkezpena egingo du Sagardun Partzuergoak Donostiako Aquarium-ean. Eraberean, aurrerantzean euskal sagardoaren kulturarekin erlazionaturiko eskaintza turistikoa bildu eta sustatuko duen marka aurkeztuko du. Batetik, “Sagardoa eta itsasoa” esperientzia turistiko berria aurkeztuko da. Esperientzia honek, sagardoak aintzinako itsas bidaia luzeetan eskorbutoari aurre egiteko izan zuen garrantzia ezagutara ematen du modu dinamiko eta parte-hartzailean. Hala, bisitariak Sagardoetxea, Euskal Sagardoaren Museoa (Astigarraga), Aquarium (Donostia) edo Ondartxo (Pasaia) bezalako museoak bisitatzeko, itsasontzian ibilaldi gidatua egiteko eta sagardotegi bateko bazkari batean gaiarekin lotutako gastronomiaz gozatzeko aukera izango du. Bestalde, bederatzi urteetako ibilbidearen ostean, aurrerantzean euskal sagardoaren kulturarekin erlazionaturiko eskaintza turistikoa bildu eta sustatuko duen marka berria aurkeztuko da. Ekitaldiko hizlariak honakoak izango dira: - Andoni Gartzia, Sagardun Partzuergoko Lehendakaria. - Vicente Zaragüeta, Aquarium-go Lehendakaria. - Xabier Agote, Albaolako Lehendakaria. Sagardun-en inguruan: Sagardun Partzuergoa 2003. urtean sortu zen entitate publiko-pribatua da. Gaur egun Sagardoetxea, Euskal Sagardoaren Museoa eta Sagardo Berriaren Eguna (txotx irekiera) kudeatzen ditu eta sagardoaren kultura sustatzen du esperientzia turistiko ezberdinen bitartez.