Sagardoaren lurraldea

Planifica tu experiencia sidrera para esta SEMANA SANTA

Descripción

Sagardoaren Lurraldea / publicaciones / sidra / turismo / sidrería / sidra / turismo / sidrería / Sagardoetxea / Semana Santa 2011 / experiencia sidrera

publicaciones sidra sagardoaren lurraldea sagardoetxea sidrería turismo

Ficha

  • Fuente: Sagardoaren Lurraldea Bloga
  • Fecha: 2012-03-25
  • Clasificación: 2.1. Sidra
  • Tipo documento: Blogs
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-004943

Texto completo

Sagardoetxeak sagardo munduko kultura bizitzeko proposamena luzatzen du ASTE SANTU honetarako Sagardoetxearako bisita, Euskal Herriko gazta ezberdinen dastaketa eta sagardotegi tradizional bateko bisitarekin. Sagardoetxeak sagarra eta sagardoaren historia eta errealitatera gerturatzeko hiru gune dauzka: sagastia, museo-gunea eta dastaketa gunea, sagardoa txotx eko ohituran, muztioa eta likorea dastatzeko aukera ematen duen gunea. Euskal Herriko gazten dastaketa Aste Santuan bisitariek Euskal Herriko gazta ezberdinen dastaketa egiteko aukera izango dute, besteak beste: Idiazabal J.D. gazta, Ronkal J.D. gazta eta Irati J.D. gazta. Sagardotegian bazkaria edo afaria Sagardoaren munduko esperientzia osatzeko, eskualdeko sagardotegi tradizional bat ezagutu eta otordu berezi batez gozatzeko aukera proposatzen dizuegu, sagardotegiko ohiko menua dastatuaz: bakailao tortila, bakailao frijitua piper berdeekin, txuleta eta gazta irasagar eta intxaurrekin. Hauek dira Aste Santuan irekita dauden sagardotegiak: - Alorrenea sagardotegia (Astigarraga). Telf.: 943336999 (Apirilaren 21etik 25eral). - Astarbe sagardotegia (Astigarraga). Telf.: 943551527 (Apirilaren 21etik 24ra). - Gartziategi sagardotegia (Astigarraga). Telf.: 943469674 (Apirilaren 21etik 24ra). - Gaztañaga sagardotegia (Andoain). Telf.: 943591969 (Apirilaren 21etik 24ra). - Lizeaga sagardotegia (Astigarraga). Telf.: 943468290 (Apirilaren 21etik 23ra). - Petritegi sagardotegia (Astigarraga). Telf.: 943457188 (Del Apirilaren 21etik 25era). - Rezola sagardotegia (Astigarraga). Telf.: 943552720 (Apirilaren 21etik 25era). - Saizar sagardotegia (Usurbil). Telf.: 943364597 (Apirilaren 21etik 24ra). - Txopinondo sagarnotegia (Azkaine). Telf.: 0033559546234 (Apirilaren 21etik 25era). Informazio osagarria: Aste Santurako jarduera Sagardoetxean: Euskal Herriko gazten dastaketa.