Sagardoaren lurraldea

Manzanas que no se oxidan al cortarlas

Descripción

Sagardoaren Lurraldea / publicaciones / manzana / oxidación

publicaciones sagardoaren lurraldea manzana

Ficha

  • Fuente: Sagardoaren Lurraldea Bloga
  • Fecha: 2012-10-15
  • Clasificación: 1.3. Manzana
  • Tipo documento: Blogs
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-004899

Texto completo

Okanagan Specialty Fruits Kanadako enpresak pasa den urteko udan EE.BB.etako Nekazaritza Departamentura eskaera bat bideratu zuen bere produkturik berriztatzaileena merkatuan sartu ahal izateko: moztutakoan oxidatzen ez diren sagarrak. Enpresa kanadar hau bioteknologian oinarritua eta hortofrutikola ikerketan berezitua dago. Bertako langileek urteak daramatzate fruta arbolen laborantza ekoizle eta kontsumitzaileentzako hobetzeko lanean. Beraien proiekturik handizaleena, moztutakoan oxidatzen ez diren Arctic Apples izeneko eta Granny Smith eta Golden Delicious barietateetako sagarrak dira. Enpresak ekoizle zein kontsumitzaileentzako eskaintzen dituen abantailak azpimarratzen ditu. Itxuraz erresistentzia handiagoko fruituak dira, golpeen eraginez sorturiko kalte gutxiago jasaten dituzte eta honek sagarren manipulazioa eta garraioa errazten dute. Kontsumitzailearentzako ere badu abantailarik: sagarra moztean iluntzen ez denez, moztu eta handik denbora batera jateko abantaila eskaintzen du, umeentzako erakargarriagoa bilakatuz. Iturria: http://www.directoalpaladar.com Ikusi albiste osoa: “Manzanas que no se oxidan al cortarlas“.