Sagardoaren lurraldea

La I Feria de la Sidra de Semana Grande contará con caldos de trece sidrerías

Descripción

Sagardoaren Lurraldea / publicaciones / ferias / sidra / Gorenak / I. Feria de la sidra / Mesa de la Sidra del País Vasco / Donostia / sidrería

publicaciones feria donostia gorenak sagardo mahaia sidra sagardoaren lurraldea sidrería

Ficha

  • Fuente: Sagardoaren Lurraldea Bloga
  • Fecha: 2012-08-08
  • Clasificación: 5.4. Ferias
  • Tipo documento: Blogs
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-004847

Texto completo

Donostiako Aste Nagusiarekin bat eginez ospatuko den I. Sagardo Azokak hamahiru sagardotegietako sagardoa eskainiko du: Gaztañaga, Sarasola, Alorrene, Gartziategi, Gurutzeta, Zapiain, Barkaiztegi, Egi-Luze, Altzueta, Olaizola, Zelaia, Begiristain eta Isastegi. Azoka hau Euskal Herriko Sagardo Mahaiak antolatzen du (Gorenak markaren sustatzailea dena). Gros auzoko Kataluña Plazan kokatuko den azoka honen inaugurazioa igandean izango da, 19:00etan eta Aste Nagusia osoan zehar irekia egongo da. Azokak bi gune izango ditu. Batetik, zutik nahiz exerita afaltzeko mahaiak egongo dira eta kontzertuetarako erreserbaturiko gunea izango du. Janariari dagokionez, azokan txorixo, odolki eta bakailao tortilla pintxoak izango dira; bakailao tortilla, bakailaoa saltsan edo txuleta razioak; eta azkenburuko gisa gazta edo sagar dultzea. Edariari dagokionez, sagardoa txotx-etik dastatzeko lau kupel izango dira eta aipaturiko hamahiru sagardotegietako sagardo botilak. Sagar muztioa dastatzeko aukera ere izango da. Iturria: Noticias de Gipuzkoa. Ikusi albiste osoa: “La I. Feria de la Sidra de Semana Grande contará con caldos de trece sidrerías“. Informazio gehiagorako: www.sagardogorenak.com