Sagardoaren lurraldea

Sagardo Eguna de Donostia, el 1 de septiembre

Descripción

Sagardoaren Lurraldea / publicaciones / ekitaldiak / sidra / cultura / Sagardo Eguna / karreto-barrika / kirikoketa / degustación de sidra / txalapartaris

publicaciones degustación evento carreta-barrica kirikoketa cultura sagardo egunak sidra sagardoaren lurraldea

Ficha

  • Fuente: Sagardoaren Lurraldea Bloga
  • Fecha: 2012-08-28
  • Clasificación: 4.1. Experiencias de sagardun
  • Tipo documento: Blogs
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-004819

Texto completo

Donostiako Sagardo Eguna izango da irailaren 1ean, aurten 27garren aldiz, Konstituzio Plazan, goizeko 11:00etatik 14:00etara. Gipuzkoako 40 sagardogile bilduko dira. Donostiako Euskal Jaien barruko ekitaldia izango da eta urteroko moduan, Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteko 40 sagardotegi izango dira bertan, beren sagardoa probatzera ematen, Plazako arkuetan jartzen diren postuetan. Aurtengo edizioak betiko sagardo dastatzeaz gain berrikuntza dezente izango ditu, urteroko festa handia berritu eta zabaldu eta erakargarriagoa egiteko helburuarekin. Aurten, 2012ko uztako lehen muztioa eramango da bi Karreto-barriketan idi pareek tirata eta bidean jendeak dastatzeko aukera izango du Garai batean egiten zen moduan, idi pareek Karreto-barrika edo Garliak eramango dituzte Konstituzio plazara, 2012ko uztako lehenengo muztioarekin. Karreto-barrika bat Loiola kaletik aterako da eta bestea Sauesetik eta Konstituzio Plazara arteko bidea egingo dute. Bidean, jendeak lehenengo muztioa probatzeko aukera izango du, ume, nagusi nahiz heldu; izan ere, garai batean sagardoa ez ezik muztioa edateko ohitura ere bazen sagarra jo berritan. Bi idi pareak eta itzaiak goizeko 11:00etan aterako dira, eta jendeari sagardo egunaren berri emanaz inguratuko dira Konstituzio plazaraino. Konstituzio plazan berriz txalapartariek egingo diete harrera, eguerdiko 12:15etan kirikoketa batekin eta sagardogile guztiek, gonbidatuek eta omenduek ohorezko topa egingo dute ordu horretan, plazako oholtza aurrean. Egitaraua: 11:00etan Sagardo Egunaren hasiera. Baso salmenta eta dastatzea hasiko da. 11:00 Karreto-barrikak eta idi pareak aterako dira Sauestik eta Loiola kaletik. Karreto-barriketan uzta berriko lehenengo sagar muztioa eramango dute eta jendeari probatzeko ematen joango dira. 12:15 Karreto-barrikak eta Idi pareak Plazara iritsiko dira. Kirikoketak egingo dio ongi etorria eta argazki ofiziala aterako da sagardogile, gonbidatu eta omenduekin. 12:30 Omenaldia egingo zaie bertsolariei dantzari eta txistulariekin eta bertsolariek saioa egingo dute. 14:15 Dastatzea bukatuko da.