Sagardoaren lurraldea

Concurso de tarta de manzana 2012

Descripción

Sagardoaren Lurraldea / publicaciones / concursos / manzana / XII Sagar Uzta / tarta de manzana / Astigarraga

publicaciones astigarraga concurso tarta de manzana sagar uzta sagardoaren lurraldea manzana

Ficha

  • Fuente: Sagardoaren Lurraldea Bloga
  • Fecha: 2012-09-18
  • Clasificación: 5.6. Concursos
  • Tipo documento: Blogs
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-004803

Texto completo

Sagarrari eskaintzen zaion XII. Sagar Uzta jaiaren barruan, Sagar Tarta Lehiaketa ospatuko da Astigarragan. Sagar tartaren zaporea, honen aurkezpena eta tamaina sarituko dira. Oinarriak: 1. Nahi duenak parte hartu dezake lehiaketan. 2. Izen-emateak: 943 550 575 / info@sagardoarenlurraldea.com / Irailaren 30ean 10:00etatik-12:00etara Foru enparantzan. 3. Parte-hartzaile bakoitzak sagar tarta bakarra aurkeztu ahal izango du lehiaketara eta gutxienez 4 pertsonentzakoa izango da. 4. Tarta prestatua ekarri beharko da eta irailaren 30ean 12:00ak baino lehen Astigarragako Foruen Planzan aurkeztu beharko da. 5. Tarta guztien oinarrizko osagaia sagarra izango da. Hala ere, partehartzaile bakoitzak egokitzat jotzen dituen osagaiak gehitzeko aukera izango du tartari originaltasun eta zapore berezia gehitzeko. 6. Epaimahaiak zaporea, kreatibitatea eta aurkezpena baloratuko ditu. 7. Tarta bakoitzak zenbaki bat izango du eta zenbaki hori, itxita egongo den gutun-azal baten gainean idatziko da, barruan parte-hartzailearen izen-abizenak eta telefono zenbakia egongo direlarik. 8. Epaimahaiaren dastaketa amaitutakoan, ekitaldira gerturaturiko jendeak tartak dastatzeko aukera izango du. 9. Sariak: bi lagunentzako otordua Roxario jatetxean eta Gorrotxategi produktuen lotea. 10. Sariak irailaren 30ean emango dira 13:45etan XII. Sagar Uzta jairako antolaturiko ekintzetan. 11. Lehiaketan parte-hartzeak, oinarri hauek onartzen direla eta epaimahaiaren erabakia onartzen dela esan nahi du.