Sagardoaren lurraldea

Las catas guiadas en sidrerías, una actividad más durante la época del txotx

Descripción

Sagardoaren Lurraldea / publicaciones / sidra / sidrerías / catas guiadas en sidrerías / Sagardoetxea / Gurutzeta / Txopinondo / txotx / Zapiain, / Zelaia

publicaciones degustación sidrería gurutzeta sidra sagardoaren lurraldea sagardoetxea sidrería sidrería txopinondo txotx sidrería zapiain sidrería zelaia

Ficha

  • Fuente: Sagardoaren Lurraldea Bloga
  • Fecha: 2012-02-23
  • Clasificación: 2.1. Sidra
  • Tipo documento: Blogs
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-004797

Texto completo

Denboraldi honetako lehendabiziko dastaketa gidatua larunbat honetan ospatuko da. Jarduera hau ospatuko duen lehendabizikoa Astigarragako Zapiain sagardotegia izango da, jada txotx boladako “ohiko” sagardotegi bat bilakatu delarik. Sagardoetxeak antolatuta, dastaketa gidatuetan denboraldi berriko produktuaren ezaugarriak sagardogilearen beraren eskutik ezagutzeko aukera izaten da eta horretarako, uzta berriaren dastaketak egiten dira. Izena-ematea Dastaketa gidatuak eta pintxoen dastaketak 10€ko prezioa dauka eta Sagardoetxean izena ematea beharrezkoa izango da 943550575 telefono zenbakira deituta edoinfo@sagardoetxea.com helbide elektronikora e-maila bidalita. Esanda bezala, larunbat honetan, otsailak 25, dastaketa gidatua egiteko lehendabiziko aukera izango da Zapiain sagardotegian 10:00etan. Ondoren, martxoaren 3an, Usurbilgo Saizar sagardotegian izango da, martxoaren 10ean Astigarragako Gurutzeta sagardotegian, martxoaren 17an Hernaniko Zelaia sagardotegian, apirilaren 14an Azkaingo Txopinnondo sagarnotegian eta apirilaren 28an Andoaingo Gaztañaga sagardotegian. Iturria: El Diario Vasco