Sagardoaren lurraldea

APERTURA DEL TXOTX 2013. Sagardo Berriaren Eguna, el miércoles 16 de enero

Descripción

Sagardoaren Lurraldea / publicaciones / eventos / sidra / sidrerías / Sagardoetxea / txotx / Petritegi / Sagardo Berriaren Eguna

publicaciones evento sidrería petritegi sagardo berriaren eguna sidra sagardoaren lurraldea sagardoetxea sidrería txotx

Ficha

  • Fuente: Sagardoaren Lurraldea Bloga
  • Fecha: 2012-12-15
  • Clasificación: 4.1. Experiencias de sagardun
  • Tipo documento: Blogs
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-004773

Texto completo

Urtarrilaren 16an azalduko ditu Sagardoaren Lurraldeak 2012ko uztaren ezaugarriak txotx denboraldiaren hasiera izango den ekitaldian eta jendea sagardo berria dastatzen hasteko desiratzen dagoen unean. Andoni Gartzia Astigarragako Alkateak aurkeztuko du uzta berria Sagardoetxea Museoan eta sagarraren eta sagardo berriaren ezaugarrien berri emango du, sagardoaren munduko gertaera garrantzitsuenekin batera. Sagardoetxean izango da ekitaldia, Astigarragako Kultur Etxean, eguerdiko 12:00etan. Baina urtero bezala, hogeigarren aldi honetan ere, ekitaldiko unerik garrantzitsuena txotx irekierakoa izango da. Astigarragako Petritegi sagardotegian “Gure Sagardo Berria” oihu egingo du protagonistak lehen kupela irekitzean eta honekin batera sagardo denboraldi berria irekiko da. Aldez aurretik, museoko sagastian sagarrondo berri bat landatuko du. Ekitaldi sinboliko honekin, naturaren dinamikotasuna eta berritzeko ahalmena azaldu nahi dira, urtetik urtera mahai batean sagardoaren bueltan esertzeko aukera eskaintzen baitigu.