Sagardoaren lurraldea

ESCAPADA SIDRERA al mundo de la manzana

Descripción

Sagardoaren Lurraldea / publicaciones / sidrerías / turismo / escapadas gastronómicas / escapada sidrera / Sagardoetxea / San Sebastián Turismo

publicaciones san sebastian turismo sagardoaren lurraldea sagardoetxea sidrería turismo

Ficha

  • Fuente: Sagardoaren Lurraldea Bloga
  • Fecha: 2012-02-29
  • Clasificación: 4.2. Otras experiencias
  • Tipo documento: Blogs
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-004753

Texto completo

Donostia Turismok eta Gipuzkoa Turismok gure eskualdea ezagutzeko ekimen berriztatzaileak sustatzen dituzte eta proposatzen duten egonaldi gastronomikoetako bat “sagardotegiko egonaldia” da. Bertan, bisitariak sagardoaren mundua ezagutzeko aukera izango du Sagardoetxea euskal sagardoaren museoko bisitaldiarekin eta sagardotegi ezagunenetariko batean ohiko sagardotegiko menua dastatuaz. Egonaldiak honako jarduerak barne-hartzen ditu: • Sagardoetxea museoko bisitaldia + sagardotegiko bazkaria/afaria: Jarduerak Sagardoetxea museoko bisita (sagardoaren museoa), urte sasoiari dagokion aktibitatea eta sagardo, muztio eta likore dastaketa barne-hartzen ditu + bazkaria/afaria sagardotegi tradizional batean + produktu ezberdinez osaturiko oparitarako lotea. • San Sebastian Esencial bisita (asteburu, ostiral eta larunbatetako erresebatan). • San Sebastian Card (igandetik ostegunerako erreserbatan). • Donostiari buruzko informazioa duen karpeta-poltsa berezia, hotelera iristean emango dena. Informazio gehiagorako ikusi ”escapada sidrera al mundo de la manzana” Erreserbak: erreserbak egiteko e-mail bat bidali reservas@sansebastianreservas.com helbidera datak, aukeraturiko hotela eta hiriaren bisita egiteko ordua zehaztuaz.