Bases reguladoras de “XIII Concurso de Sidra. Premios Diputación Foral de Gipuzkoa”
Descripción
Sagardoaren Lurraldea / publicaciones / concursos / sidra / Cofradía Vasca de Gastronomía de San Sebastián / sidra / Diputación Foral de Gipuzkoa
publicaciones sociedad vasca de gastronomía concurso sidra sagardoaren lurraldea
Ficha
- Fuente: Sagardoaren Lurraldea Bloga
- Fecha: 2014-02-13
- Clasificación: 5.6. Concursos
- Tipo documento: Blogs
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-004741
Texto completo
Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntzako, Landa Garapeneko eta Turismoko Departamentuak, “XIII. Sagardo Lehiaketa. Gipuzkoako Foru Aldundiaren Sariak” iragartzeko Foru Agindua argitaratu du deialdia onartu eta bere oinarriak onartzeko. Milaka urteko usadioz Gipuzkoako baserrien nekazaritza- ekintzen artean sagarraren laborea eta sagardogintza aurkitzen ditugu. Denboran zehar Gipuzkoako Foru Aldundiak pomologiaren sustapenerako eta sagardoaren ikerketarako hainbat ekintza garatu ditu. Berrikuntzako, Landa Garapeneko eta Turismoko Departamentuko funtzioen artean sagardorako sagarrondoaren sustapena, ezagutzen diren barietateen hobekuntza eta elkarte profesionalekin elkarkidetza sagardoaren kalitatearen hobekuntzarako aurkitzen dira. Zentzu honetan, bai alderdi analitikotik baita organoleptikotik ere sagardoaren kalitatea baloratu, sustatu eta saritu helburutzat duen Lehiaketa baten ospakizuna, produktu honen hobekuntza laguntzen duen neurria da. Hala, honakoak dira kontuan izateko datuak: 1) Epea: Eskaerak aurkezteko epea 2014ko apirilaren 16an, 14:00tan amaituko da. Eskariak, behar bezala beteta, helbide honetara bidali behar dira: Gipuzkoako Foru Aldundia. Berrikuntzako, Landa Garapeneko eta Turismoko Departamentua. Landare Alorreko Unitatea. Gipuzkoa plaza z/g. 20004 Donostia. Tel: 943.112.183. Faxa: 943.426.920. 2) Eguna: 2014ko ekainaren 7an ospatuko da “XIII. Sagardo Lehiaketa. Gipuzkoako Foru Aldundia Sariak” Donostiako Euskal Gastronomia Elkartean. 3) Batzordea: Lehiaketa Batzordea honela osatuko da: Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntzako, Landa Garapeneko eta Turismoko Departamentuko bi ordezkari eta Euskal Gastronomia Elkarteko ordezkari bat; eta bere egitekoa izango da “XIII. Sagardo Lehiaketa. Gipuzkoako Foru Aldundia Sariak” izeneko lehiaketa kudeatzea. 4) Epaimahaia: Sagardo lehiaketako epaimahaia hamabi lagunek osatuko dute, ondoren zehazten den moduan: Berrikuntzako, Landa Garapeneko eta Turismoko Departamentuko foru diputatua izango da epaimahaiburua. Lehiaketara aurkezten den sagardogile bakoitzak epaimahairako bost hautagai proposatuko ditu. Boto gehien jasotzen dituzten lehenengo bostak epaimahaiko kide izango dira. Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntzako, Landa Garapeneko eta Turismoko Departamentuak beste bost kide proposatuko ditu epaimahairako. Proposatutako kide horiek dastatze lanetan adituak, sommelierrak, sagardoaren munduan lan egiten duten enologoak, sagardoaren kofradiakideak, ostalariak, edo antzekoak izango dira. Lehiaketaren finalean ez dira epaimahaikide izango finalista diren sagardotegietan enologiari buruzko aholkularitza zerbitzuak ematen dituzten pertsonak. Berrikuntzako, Landa Garapeneko eta Turismoko Departamentuko funtzionario batek, Antolaketa Batzordeko kide denak, egingo ditu idazkari lanak, hitzarekin baina botorik gabe. Erabakiak gehiengoz hartuko dira eta epaimahaiburuak berdinketak erabakitzeko kalitateko botoa izango du. Epaimahaiaren osaketa Berrikuntzako, Landa Garapeneko eta Turismoko foru diputatuaren foru aginduaren bidez jakinaraziko da eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da. 5) Prozedura: Sagardo naturala bakarrik onartuko da. Sagardo naturala egiten duten enpresek Gipuzkoan kokaturik egon behar dute eta Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza Industrien Erroldan izena emanda; horrez gain, Botilaratzaile Erregistroa eta Osasun Erregistroa eduki behar dituzte. 6) Laginak jasotzea: Antolatzaileek, sagardotegi bakoitzean, kupeletik zuzenean hartuko dituzte laginak. 7) Sariak: Lehiaketan finalista geratzen diren lehenengo hirurei honako sari eta garaikurrak emango zaizkie: - Lehenengo saria: 3.000 euro, txapela eta garaikurra. - Bigarren saria: 1.500 euro eta garaikurra. - Hirugarren saria: 1.000 euro eta garaikurra. Iturria: Gipuzkoako Foru Aldundia, Berrikuntzako, Landa Garapeneko eta Turismoko Departamentua. Foru Agindua deskargatu.