Sagardoaren lurraldea

El 10 de enero se abrirá la temporada de sidreríasde Navarra en Linddurrenbordan de Lesaka

Descripción

Eventos / otros / apertura temporada txotx / Navarra / Lesaka / hermanos Donato y Patxi Larretxea Lizarbe / sidrería Lindurrenborda / características de la sidra / producción / manzana importada

ocio producción lesaka sidrería linddurrenborda lizarbe navarra sidra manzana apertura del txotx

Ficha

  • Fuente: ttipi.net
  • Fecha: 2014-01-09
  • Clasificación: 5.1. Aperturas txotx
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-004718

Texto completo

Larretxea anaiek dastatuko dute lehen sagardo berria ortziralean. Lesakako Linddurrenborda sagardotegian irekiko da ortziralean, urtarrilaren 10ean, 2014ko txotxeko sagardotegi denboraldia. 14:30 aldera eginen da ekitaldi ofiziala eta Donato eta Patxi Larretxea anaiak izanen dira sagardo berria dastatzen lehenak. Lesakako Linddurrenbordarekin batera, Lekarozko Larraldea, Berueteko Behetxonea, Aldazko Martitxonea eta Lekunberriko Toki Alai sagardotegiek osatzen dute Dolarea, Nafarroako Sagardotegien Elkartea eta aurten 250.000 litro inguru kupeleratu dituzte. Lesakako Linddurrenborda sagardotegian, berriz, 25.000 litro inguru egin dituztela aipatu digu Juan Mari Lopez nagusiak, “azken urteetan bezalatsu”. Bertze sagardotegietan kanpoko sagarra ekarri behar izan badute ere, Lesakakoan dena bertako sagarra erabili dutela aipatu digu, “Lesakatik, Doneztebetik, Arantzatik eta Oiartzundik ekarria”. Egurrezko kupelen bat baldin badute ere, Linddurrenbordako gehienak poliester eta altzairu erdoilezinekoak dira: “Garbitzerako orduan erosoagoak eta seguruagoak dira eta denbora luzeagoan mantentzen dute sagardoa”. Lehendik ere bitan ireki da Nafarroako sagardotegi denboraldi ofiziala Linddurrenbordan. 2000. urtean Andoni Egaña bertsolariak ireki zuen eta 2004an Sebastien Gonzalez pilotari azkaindarrak. Aurtengoan, berriz, herri kirolarekin harreman estua eta emankorra duten Donato eta Patxi Larretxea anaiak arduratuko dira txotxa irekitzeaz. Aitzinetik, Jo Ala jo taldekoek bere emanaldia eskainiko dute. Nahiz eta ekitaldi ofiziala ortziral honetan izan, hurrrengo ortzirala arte, urtarrilaren 17ra arte ez dira irekiko sagardotegiak.