Sagardoaren lurraldea

Fiesta del Txotx en Txindurri Iturri

Descripción

Urtero bezala, Txotx Festa ospatuko da Itziar-Debako Txindurri Iturri sagardotegian, denboraldiari hasiera emateko ospakizunean.

ocio gastronomía sidra sidrería sidrería txindurri iturri fiesta del txotx

Ficha

  • Fuente: sustatu.com
  • Fecha: 2014-01-14
  • Clasificación: 5.8. Otros
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-004704

Texto completo

Urtero bezala, Txotx Festa ospatuko da Itziar-Debako Txindurri Iturri sagardotegian, denboraldiari hasiera emateko ospakizunean. Hitzordua larunbat honetan da, urtarrilak 18. Familia eta lagun giroan egindako ospakizuna da, eta oraingoan ere kartel berezia aurkeztu dute. Txalapartariek emango diete hasiera egunari, eta sagardotegiko menuarekin bapo bazkaltzeko aukera izango da. Bazkalostean bertso-saioa helduko da, eta azken urtetan ohikoak diren Arkaitz Estiballes eta Iratxe Ibarra izango dira, kafea eta patxaranarekin batera. Jaia luzatu nahi duenarentzat ere badago aukerarik: afari-merienda eta musika-gaua, aspertu arte behintzat. Txindurri Iturri nekazalturismo etxea ere badenez, bertan lo egiteko aukera dago. Info gehiago Facebooken eta 699 684 490 telefonoan!