Sagardoaren lurraldea

El domingo Hernani abrirá la temporada del txotx homenajeando al programa 'Kontrako Eztarria'

Descripción

Eventos / otros / comienzo temporada txotx / Hernani / protagonistas "Kontrako eztarria" / sidra

ocio hernani sidra temporada del txotx apertura del txotx

Ficha

  • Autor: Aitziber Muga
  • Fuente: Noticias de Gipuzkoa
  • Fecha: 2014-01-09
  • Clasificación: 5.1. Aperturas txotx
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-004670

Texto completo

12.30ean kupelak irekiko dira Gudarien plazan Sagardotegietara joateko autobus zerbitzua ipiniko da eta Lurraldebusekin ordaindu ahalko da. Txotx Batzordeko kide batzuk, atzoko agerraldian, herriko hamabi sagardotegien botilekin. (argazkia: a.m.) Hernani. Datorren igandean Hernaniko txotx denboraldi berriaren inaugurazio ekitaldia burutuko da, atzo Txotx Batzordeak agerraldi batean jakinarazi zuenez. Horretarako egun osoko egitaraua prestatu da. Aurtengo omendua Euskal Telebistako Kontrako Eztarria umore saioko taldea izango da. Ekitaldiak 11.00etan hasiko dira suziriekin eta udaletxeko arkupetan Apaxi ipuin kontalariak eskainiko duen istorioarekin. Ordu berean trikitilariak herriko kaleetan ibiliko dira 11.45ak arte. Errelebua udaletxeko arkupetan egongo diren txalapartariek hartuko dute. 12.00etan Kalez Kale Kantari ekimena Plaza Berriatik abiatuko da eta kalejiran Gudarien plazaraino iritsiko da. Orduan, 12.30ean, ekitaldi nagusia hasiko da: txotx irekiera, Xabier Euzkitze, Anjel Alkain, Iker Galartza eta Jon Plazaola aurkezle eta aktoreekin. Alkateak "elkarbizitza bermatzen duten arauak" errespetatzea eskatu die bisitari eta bertakoei Eguna borobiltzeko 14.30ean Larre-Gain sagardotegian bazkaria egongo da eta arratsalde partean, 18.30etik 20.30era, Plaza Berrian erromeria antolatuko da. Eguraldi txarra egingo balitz, ekintza hau Atsegindegin egingo litzateke. Hernaniko alkateak, Luix Intxauspek, txotx denboraldia herriko sagardotegi eta sagardoak ezagutu eta dastatzeko garaia dela adierazi zuen, "sustrai sendoak dituen ohitura ezagutzeko aukera ezin hobea, baina beti ere elkarbizitza bermatzen duten arauak errespetatuz". Beste urtetan egin den moduan, Udalak aurten ere neurri bereziak hartuko ditu. Udaltzaingo zerbitzua handitu eta egokituko da, ordutegi zehatzetan udaltzain kopurua gehituz eta erdigunean behin-behineko komun publikoekin bi gune ezarriko dira. Aparkalekuari dagokionez, kanpotik datozen autobusak Ibaiondo poligonora bideratuko dira eta autoentzat Karabel auzoan dagoen 280 plazako doako aparkalekua gomendatzen da, han igogailu publiko bat baitago erdigunera gerturatzeko. Bestalde, herri barruko autobusak sagardotegietarako zerbitzua eskainiko du eta berrikun-tza modura Lurraldebus txartelarekin ordaindu ahalko da.