Sagardoaren lurraldea

Situación de la manzana de sidra

Descripción

Sagardun / publicaciones / boletín / sagasti / manzana / características manzana de sidra / gusano de manzana / carpocapsa / regresión almidón / madurez manzana / FRUITEL

almidón publicaciones boletín carpocapsa situación fruitel gusano madurez sagardun manzana manzanal

Ficha

  • Autor: Aitor Etxeandia
  • Fecha: 2007-09-01
  • Clasificación: 3.6. Publicaciones
  • Tipo documento: Revistas
  • Procedencia: K150-19
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-000467

Texto completo

Abuztu bukaeran eta irail hasieran, Gipuzkoako sagasti ezberdin batzuetan kontrol bat egin zen, sagarren egoera jakin ahal izateko. Honetarako, Gipuzkoako zenbait sagasti jarraitu ditugu, Beterri aldekoak gehienbat.14 barietate kontrolatu dira: Aritza, Errezila, Gezamina, Goikoetxe, Manttoni, Moko, Mozolua, Patzolua, Txalaka, Udare Marroi, Urdin, Urtebi Haundi, Urtebi Txiki eta Verde Agria. Aurten, sagar kopurua txikiagoa da aurreko urteetan baino. Lurraldea bi zatitan bana daiteke: Alde batetik Gipuzkoa barnealdea, oso sagar gutxi izan dena; eta bestetik kostaldea, sagar kopuru irregularra izan duena, sagastiaren eta barietatearen arabera. Garai honetarako tenperatura baxuek, eragina izan dute sagarren neurrian. Eskas samarra izan da. Aurreko urtean bezala, Boletin honetan bi gai aztertu dira: -Carpocapsa edo Sagarreko Harraren kalteak -Sagarren heldutasuna iraileko 2. astean. Sagarren heldutasuna neurtzeko eta aurreko urteekin konparaketa egiteko Gipuzkoako Fruitugintzailen Elkartearentzat – FRUITEL - 2001 eta 2003 bitartean egindako “Gipuzkoako sagardo sagar barietateen azterketa agronomiko” tik datuak hartu ditugu eta SAGARDUNentzat 2004, 2005 eta 2006an egindako boletinetik ere datuak hartu ditugu. SAGARREKO HARRA EDO CARPOCAPSA Irail hasieran sagasti batzuetan kontrola egin da sagarreko harraren kalteak jakin ahal izateko Intsektu hau azaltzen maiatzaren bostean hasi zen, egun horretan Feromona tranpetan harrapatu baitziren lehenengo tximeletak. Bigarren belaunaldia uztailaren hamarra inguruan hasi zen. Tenperatura baxuek eragina izan dute eskualde batzuetan, intsektu honen presentzia jaisterakoan. Dena den, irail hasieran tximeleta berriak azaldu dira eta oraindik min egiteko aukera izango dute. Kontrola egin ondoren, zera esan dezakegu: Harraren kontrako tratamendurik egiten ez den sagastietan kaltetutako fruituak 20%tik 64%ra izan dira. Kopuru hau ematerakoan ez dira kontuan hartu harjoak lurrera bota dituen sagarrak. Aldiz, feromona tranpei jarraituz tratamenduak egin diren sagastietan, fruitu kaltetuak ez dira 4%tik pasa. SAGARRAREN HELDUTASUNA Heldutasun kontrola 37. astean (iraileko 2. astean) egin dugu, aurreko sei urteetan bezala. Heldutasuna neurtzeko bi modu erabili ditugu: lehenengoan, azukre maila jakiteko, sagarren indize refraktometrikoa (ºBrix) neurtu da; eta bigarrenean, almidoiaren erregresioa jakiteko, iodo indizea neurtu da, 1tetik 10erako eskalan, Europako araudiari jarraituz. INDIZE REFRAKTOMETRIKOA - ºBRIX Hurrengo grafi koan 37. asteko brix graduen garapena ikus dezakegu. Bertan, 2007. urteko ºBrix datua, azken bost urteetako baxuena da, 10,7ºBrixeko bataz bestekoarekin, (2001.ko datuaren antzekoa da). Hurrengo taulan azken zazpi urteetako barietate ezberdinen indize refraktometrikoa (ºBrix) ikus daiteke, 37. astean Barietatez barietate begiratuta, aurtengo kontrolean 12 ºBrix baino gehiago izan dituen barietate bakarra Goikoetxe izan da. Aldiz, baxuena, Urtebi Txikik eman du, 9,7 ºBrix. ALMIDOIAREN ERREGRESIOA Hurrengo grafi koan almidoiaren erregresioaren garapena ikus dezakegu. Aurtengo datua azken sei urteetako baxuena izan da, 2,4ko indizea eman baitu. Hurrengo taulan azken zazpi urteetako almidoiaren erregresioa ikus daiteke, barietate ezberdinetan eta 37. astean Erregresioan 4. indizea gainditu duen barietate bakarra Aritza izan da. Aldiz, Moko barietatea 1etik ez da mugitu. PUNTU GARRANTZITSUENAK Orokorrean, 2007ko iraileko lehenengo hamabostaldian, sagastietan azaldu diren zenbait puntu bereizi ditzakegu: Sagar portzentaje garrantzitsu bat arboletan harjoa. Aipatu behar da, aurreko urtearekin konparatuta, kalteak baxuxeagoak izan direla. Azukre maila begiratuta, aurtengo urtea azken bost urteetako baxuena izan da, bataz beste 10,7 ºBrix-ekin. Almidoiaren erregresioa 2,4ko indizean dago, hau da, azken sei urteetako baxuena izan da. AITOR ETXEANDIA AZPIAZU – SAGARLAN S.L Fruitugintzan Aholkularia, 2007ko irailaren 12a.