"Sagardo onak" aurten ere, inguruotako sagardotegietan
Descripción
Sidrerías / sidra / temporada del txotx / XXI. Sagardo Berriaren Eguna / Usurbil / Aginaga / Zubieta / degustación / información de las sidrerías
aginaga degustación sagardo berriaren eguna sidra sidrería txotx usurbil zubieta
Ficha
- Fuente: Noaua aldizkaria
- Fecha: 2014-01-16
- Clasificación: 2.0. Sidrería
- Tipo documento: Revistas
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-004664
Texto completo
Egunotan hasiko da urteroko sagardotegietarako "erromesaldia". Atzo inauguratu zuten Kalakan taldekoen eskutik, 2014ko txotx garai berria Astigarragako Alorrenea sagardotegian. Ekitaldi hartako irudia duzue ondokoa. Festa giroan burutu zen, apirila edo maiatzera arte luzatuko den sagardo berria dastatzeko abiatu berri den denboraldia estreinatzeko hitzordua. Bezero guztien gozamenerako, hamar milioi sagardo ekoitzi omen dituzte sagardogileek, hala zioten atzoko inaugurazio ekitaldian. Horietatik hainbat eta hainbat litro, Usurbil, Aginaga eta Zubietako sagardotegietan; Urdaira, Saizar, Iruin, Arratzain, Aialde-Berri eta Aginagan. NOAUA! sei guneotako langileekin bildu da, estreinatu berri den denboraldiaz jarduteko. Sagardo onak dastatu ahal izango omen ditugu aurten ere. Ohi bezala, barietatea egongo da edarien artean. Kupela arteko joan etorrietan, zapore desberdinetakoak aurkitu ahal izango ditugu, denen gusturako beraz. Sagardoaren lagungarri, mahai gainean kalitatezko produktuak zerbitzatuko dituzte. Sagardotegi bakoitzak bere eran, baina guztiek sukaldean mimo handiz landutako plater goxo askoak. Kalitatea eskaini nahi dute kupeletan, mahai gainean eta baita, bezero askok esker onez jasotzen duten gertuko tratuari dagokionean ere. Jan edan eskaintza zabala aurten ere, Aginaga, Aialde-Berri, Arratzain, Iruin, Saizar eta Urdaira sagardotegietan. Eta denek ateak zabalik dituzte bezeroei harrera egiten hasteko. Sei guneotatik gonbita luzatua dute, aste honetako NOAUA! bidez; bertaratzeko, ekoitzi duten edaria probatzera. Sagardo berria dastatzeko irrikitan zaudetenok, inguruotako sagardotegietan erreserbak egiten hasi nahi baduzue, hona hemen interesgarri suertatuko zaizuen informazioa: Aginaga sagardotegia: Helbidea: Aginaga auzoa. Telefono zenbakia: 943 36 67 10 // 943 37 06 68. Emaila: info@aginagasagardotegia.com Web orria: aginagasagardotegia.com Irekiera: urte osoan. Astelehenak itxita. Oporrak abenduaren 9tik urtarrilaren 4ra. Ordutegiak: eguerdian 13:30 eta iluntzean 20:00. Zerbitzuak: Sagardotegiko menua, urte osoan sagardoa txotxetik, kartara jateko aukera. Ospakizunetarako menu bereziak, ezkontzak... Lotarako lekua; Hotela** Zenbat bezerorentzako lekua duzuen: bi jangela, 300 eta 150 lagunentzat. Aialde-Berri sagardotegia: Helbidea: Aialde Berri 37, Santuenea. Telefono zenbakia: 943 365 031. Irekiera: urtarrileko bigarren astetik apirila bukaera edo maiatza aldera. Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 20:00etatik aurrera. Larunbatetan, 13:30etatik eta 20:00etatik aurrera. Igandetan, 13:30etatik aurrera, gauetan itxita. Zenbat bezerorentzako lekua: 100 lagun ingururentzat, eserita. Arratzain sagardotegia: Helbidea: Arratzain baserria, 22. Telefono zenbakia: 943 366 663. E-posta: info@agroturismoarratzain.com Web orria: agroturismoarratzain.com Irekiera: urte osoan zabalik. Ostiral iluntzetan, larunbat egun osoz eta igande eguerdietan. Zerbitzua: sagardo ekologikodun sagardotegia eta nekazalturismoa. Iruin sagardotegia: Helbidea: Petritza bidea 12, Zubieta. Telefono zenbakia: 943 361 229. E-posta: ion@iruinsagardotegia.com Web orria: iruinsagardotegia.com Irekiera: urtarriletik maiatzaren 18 ingurura arte. Egunero irekita, 13:30-15:30 eta 20:00-22:30 artean, igande gauetan izan ezik. Zenbat bezerorentzako lekua: 150-180. Saizar sagardotegia: Helbidea: Kalezar, 39. Telefono zenbakia: 943 37 39 95. Web orria: www.sidrassaizar.com E-posta: sidreria@sidrassaizar.com Irekiera: urtarrilaren 16tik aurrera, egunero eguerdi eta gau partean, igande gauetan eta astelehen eguerdietan izan ezik. Zenbat laguntzeko tokia: 250. Urdaira sagardotegia: Helbidea: Urdaira baserria, Aginaga. Telefono zenbakia: 943 372 691. Irekiera: urtarrilaren 7tik maiatzaren 4ra. Egunero afariak, eta jai guztietan bazkariak baita. Igande gauak eta astelehenak itxita.