En Hernani ha comenzado la temporada del txotx con el trago de sidra de Paulino
Descripción
Eventos / otros / comienzo temporada txotx /Hernani / Kontrako Eztarria / sidra / Astigarraga / Paulino Ibargoien
astigarraga otros evento hernani kontrako eztarria sidra temporada del txotx
Ficha
- Fuente: Noaua aldizkaria
- Fecha: 2014-01-13
- Clasificación: 5.8. Otros
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-004662
Texto completo
Paulino Ibargoien usurbildarrak izan zuen atzo Hernaniko txotx denboraldia inauguratzeko ohorea, Euskal Telebistan lankide dituen Kontrako Eztarria saiokoekin batera. Asier Olaizolak ireki zuen txotxa, eta sagardoa zerbitzatu eta edalontziak gora jasota, "Hau da Hernaniko sagardo berriya!" esanez dastatu zuten 2014ko lehen sagardo tragoa Paulinok, Anjel Alkainek, Xabier Eguzkitzek, Iker Galartzak eta Jon Plazaolak. Umoretsu joan zen igande eguerdiko ekitaldia, txisterik kontatzeko tartea ere hartu zuten eta, Paulinok eta Alkainek. Astigarragaren txanda asteazkenean Hernaniko ekitaldiaren ostean, etzi, asteazken honetan inauguratuko dute txotx denboraldi berria Astigarragan, Alorrenea sagardotegian; urtarrilaren 15ean, 13:45ean hasiko den ekitaldian. Kalakan taldekoek izango dute, "gure sagardo berria" dastatzeko ohorea. Hortik aurrera, sagardotegietarako joan etorriak hasiko dira. Usurbilen, Aginagan eta Zubietan, guztira sei guneetan dastatu ahal izango da sagardo berria: Iruin, Aialde-Berri, Urdaira, Aginaga, Arratzain eta Saizar sagardotegietan hain zuzen. Irudia: Hernaniko Kronika.