Ha comenzado la temporada del txotx en Astigarraga de la mano del grupo de Lapurdi Kalakan
Descripción
Eventos / XXI. Sagardo Berriaren Eguna / Astigarraga / txotx / Kalakan / sidra / sidrería Alorrenea / nueva temporada sidrera / Sagardoetxea / características de la sidra / producción
sidrería alorrenea astigarraga producción kalakan protagonista sagardo berriaren eguna sidra sagardoetxea temporada del txotx apertura del txotx
Ficha
- Fuente: Gara
- Fecha: 2014-01-15
- Clasificación: 5.1. Aperturas txotx
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-004657
Texto completo
Kalakan talde lapurtarrak eman dio hasiera gaur txotx denboraldiari Astigarragako Alorrenea sagardotegian. Aurtengo sagardoa «freskagarria eta lehorra» da. Aurtengo sagardoak iazkoak baino gorputz gehiago du, «hori-berdexka da, txinparta oso fina du eta punttu freskagarria eta lehorra» somatzen zaio, Jose Angel Goñi Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteko presidenteak azaldu duenez. Hamar milioi litroko produkzioa egin dute sagardogileek. Gaur hasi da txotx denboraldia eta irekiera ofiziala Astigarragako Alorrenea sagardotegian egin dute. Kalakan talde lapurtarreko kideek izan dute txotxa ireki eta lehen tragoa dastatzeko aukera. «Gora gure sagardo berria» formula erabili dute, ohikoa denez. Aurretik, sagarrondoa landatu dute Astigarragako Sagardo Etxean. Hernanin, txotx denboraldia joan zen igandean hasi zen.