Sagardoaren lurraldea

Sagardo Berriaren Eguna

Descripción

Eventos / XXI. Sagardo Berriaren Eguna / Astigarraga / txotx / Kalakan / sidra / sidrería Alorrenea / nueva temporada sidrera / Sagardoetxea

sidrería alorrenea astigarraga kalakan protagonista sagardo berriaren eguna sidra sagardoetxea temporada del txotx apertura del txotx

Ficha

  • Fuente: Gara
  • Fecha: 2014-01-03
  • Clasificación: 5.1. Aperturas txotx
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-004654

Texto completo

Urtarrilaren 15an azalduko ditu Sagardoaren Lurraldeak 2013ko uztaren ezaugarriak txotx denboraldi berriari hasiera emango dion ekitaldian. Andoni Gartzia, Astigarragako alkateak, Sagardoetxea Museoan eguerdiko 12:00etan ospatuko den aurkezpen ekitaldian uzta berria aurkeztuko du. Urtero bezala, ekitaldiko unerik garrantzitsuena txotx irekierakoa izango da. Aurten, Kalakan taldeak irekiko du txotx bolada berria. Astigarragako Alorrenea sagardotegian ‘Gure Sagardo Berria’ oihu egingo du taldeak lehen kupela irekitzean, 13:45ak aldera, eta honekin batera, sagardo denboraldi berria irekiko da. Horretaz gain, egun guztian zehar Astigarragako tabernek barrikoteak eskainiko dizkiete bezeroei uzta berridun sagardoarekin.