El grupo musical Kalakan abrirá la temporada de la sidra de Astigarraga
Descripción
Madonnarekin "sagarra jo" ondoren, Kalakan musika taldeak sagarrak dastatuko ditu, edo zuzenagoa izateko, sagardo berria. Gaur eguerditan, Kalakanek Astigarragako sagardo denboraldia idekiko du, eta hogeita batgarren edizioarentzat, Astigarragako Alorrenea sagardotegian eginen da idekidura ofiziala.
sidrería alorrenea astigarraga kalakan pintxotx programa protagonista sagardo berriaren eguna sidra sagardoetxea apertura del txotx
Ficha
- Fuente: Kazeta.info
- Fecha: 2014-01-15
- Clasificación: 5.1. Aperturas txotx
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-004640
Texto completo
Madonnarekin "sagarra jo" ondoren, Kalakan musika taldeak sagarrak dastatuko ditu, edo zuzenagoa izateko, sagardo berria. Gaur eguerditan, Kalakanek Astigarragako sagardo denboraldia idekiko du, eta hogeita batgarren edizioarentzat, Astigarragako Alorrenea sagardotegian eginen da idekidura ofiziala. Denboraldiko lehen aldiz "txotx" esan aintzin, urtero egiten den bezala, Sagardoetxea Museoan sagarrondo bat landatua izan da. Ondotik, Madonnarekin biran ibili zen euskal taldeak "Gure Sagardo Berria" bere kantua aurkeztuko du Alorrenean. Kalakanekin batera, Astigarragako auzapeza den Andoni Gartziak 2013 urteko uztaren berri emanen du, sagardoaren kalitateak zein diren aurkeztuko ditu eta sagardoaren inguruan gertakari garrantzitsuenak zein izan diren aipatuko ditu. 18:00tatik 20:00etara Astigarragako tabernetan "pintxotx" ekimena antolatuko da, eta ondoren, herriko elkarteek sagardotegietan afalduko dute. Denboraldiaren idekiduraren karietara, Ipar Euskal Herriko hirukote musikariari elkarrizketa eginen diote Info7 irratiko kideek, gaur goizean, 11:00etan. Aurten, sagardo denboraldia apirileko azken egunean bukatuko da. Lesakan ostiralean hasi zen sagardo denboraldia (Lindduren Borda sagardotegian egindako bideoa) eta Hernanin igandean egin dute txotxaren irekiera. Ipar Euskal Herriari doakionez, Azakingo Txopinondo sagardotegiak otsailaren 1ean idekiko ditu sagardo berriaren upelak, 20:00etan. Iaz, Astigarragako sagardo denboraldia La Oreja de Van Gogh musika taldeak ideki zuen, eta 2012an Julian Iantzi telebista animatzaileak. Azken urteetan, 2011an Karlos Argiñano sukaldariak, 2010ean Errealeko futbolariek, 2009ean Aimar Olaizola pilotariak, 2008an Andoni Luis Aduriz sukaldariak, 2007an Juan Martinez de Irujo pilotariak, 2006an Jose Luis Korta arraunlari ohiak eta 2005ean Ainhoa Arteta musika klasiko kantariak ukan zuten sagardo berria dastatzeko pribilegioa. Otsailaren 22an, Oreka TX musika taldearekin eta Kukai dantza konpainiarekin "Herritmo" ikusgarria