Txotx en el Boulevard
Descripción
Eventos / Feria / txotx / Boulevard / Donostia / historia del txtox / degustación de sidra / degustación de mosto/ sidrerías / promoción
ocio feria boulevard degustación donostia sidrería txotx
Ficha
- Fuente: Irutxuloko Hitza
- Fecha: 2014-01-18
- Clasificación: 5.4. Ferias
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-004638
Texto completo
Txotx denboraldi hasierako azoka egin dute Bulebarrean inguruko sagardogileen lana ezagutarazteko. Sagardo uzta berria San Sebastian eguna inguruan hasi eta apirila bukaera arte dastatu daiteke txotx eran. Sagardoa botilaratzeko ohiturarik ez zen garaian, kupela ireki eta bukatu arte edaten zen bertatik, normalean pitxarretan hartuta. Txotxaren ohitura berriagoa da; 1950 urte inguruan, Donostiako elkarte gastronomikoek eskaturik, sagardoa botiletan sartzen hasi ziren lehen aldiz. Elkarteetakoak, jatetxeetakoak edo tabernariak ziren sagardoa aukeratzera joaten zirenak, eta ia ez zitzaien kobratzen. Urtetik urtera ordea, gero eta jende gehiago joaten zela eta, otorduak kobratzea erabaki zuten. Orduan, askok janaria eramaten zuten bertan prestatzeko. Horrela hasi zen pixkanaka txotx garaia indartzen egungo egoerara iritsi arte. Behemendik antoltu duen gaurko azokaren helburua sagardoaren eta sagardotegien promozioan laguntzea izan da, asko baitira donostialdeko ekoizleak. Sagardogile horietako batzuk izan dira gaur Bulebarren, bere etxeko produkturik onenak erakusteko. Hala, sagardoa eta muztioa dastatu eta erosteko aukeraz gain, azokara gerturatu denak sagardogileen eskutik ezagutu ahal izan ditu bakoitzaren lan egiteko modua, aurtengo uztaren ezaugarriak, sagardoaren prestaketarako lanak etab. Sagardoari laguntzeko, berriz, txorizo pintxoak eta ‘Euskal baserriko oilaskoa’ eskaini dituzte. Helduenek sagardoa dastatzen zuten bitartean, txikienek aintzinako jolasak probatzeko aukera izan dute.