Comienzo de la temporada del txotx en Araba
Descripción
Urtearen hasierarekin batera, gurean da berriz ere sagardo denboraldia, izan ere, urtarrilaren 16an, ostegunean, Arabako Sagardo Berriaren Eguna 2014 ospatuko dute Arabako sagardogileek Trebiñu sagardotegian
ocio araba sidrería iturrieta sidra manzano trebiño apertura del txotx
Ficha
- Fuente: hirinet.net
- Fecha: 2014-01-14
- Clasificación: 5.1. Aperturas txotx
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-004634
Texto completo
Urtearen hasierarekin batera, gurean da berriz ere sagardo denboraldia, izan ere, urtarrilaren 16an, ostegunean, Arabako Sagardo Berriaren Eguna 2014 ospatuko dute Arabako sagardogileek Trebiñu sagardotegian. Arabako Bertsozale elkartea izango da aurtengo gonbidatu berezia eta elkarteko kideek zabalduko dituzte kupelak. Felipe Zelaieta, Asier Otamendi eta Juan Mari Juaristi bertsolariak arituko dira bertsotan eta horiekin batera, txalaparta eta trikitixa doinuek alaituko dute jaia. Aurtengo uztari dagokionean, Juanjo Peciña Arabako Sagar eta sagardogileen elkarteko kidea eta Aramaioko Iturrieta Sagardotegiko arduradunaren hitzetan, “aurten loraldian lore asko egon zen baina tamalez, izotza eta euria egin zuenez, lora asko galdu ziren eta sagarrak txikiagoak izan dira, hortaz, kilo gutxiago jaso ditugu”. Hori dela eta, bestelako lekuetatik ekarri behar izan dituzte sagar batzuk, Arabatik eta Bizkaitik, esaterako. Guztira, Araban, Trebiñu eta Aramaioko Iturrieta sagardotegien artean, 40.000 litro inguru ekoiztu dituzte aurten, iaz lortu zen kopuru bera, hain zuzen. “Gure sagardoaren ezaugarri nabarmenena Arabako sagarrekin egiten dela da. Sagarra jasotzen denetik, bi edo hiru egun pasatzean eramaten dugu prentsara. Modu honetan, sagarra bere puntuan sartzen da. Ekoizle txikiak gara, eta hortaz, gure produktua hobeto zaintzeko aukera dugula uste dugu”, azaldu du Peciñak. ASSE elkartea Araban frutikultura bultzatzeko sortu zuten orain dela bost urte inguru lurraldeko frutikultor eta sagardo ekoizleek. ASSE frutikultura eta bertatik eratorritako (sagardo, zuku, marmelada, jelea, ...) produktuen tratamenduan interesa duen elkartea da eta bere xede nagusia Araban frutikulturaren garapena eta produktuon eraldaketa sustatzea da. Horrez gain, informazioa eta formazioa ematea du helburu, adibidez, inausketa, izurri eta gaitz-kontrola, txertatze eta abarri buruzko hitzaldi eta ikastaroak antolatuz. Bestetik, fruta-arbola landatze berrien ezarpena bideratzeko laguntza eskaintzen du elkarteak, lurraldeari hobeto egokituriko mota onenak berreskuratu eta garatzeko lehentasunez. Horrez gain, laborantza eta jardute berriak ikertzen ditu. Azkenik, frutikultore, sagardogile eta gainontzeko ekoizleen interesak ordezkatu, sustatu eta defendatzea aurkitzen ASSEren zereginen artean, baita instituzioekin elkarlanean, elkartearen helburuen defentsa ahalik eta gehien garatzeko, eta Euskal Herriko antzeko elkarteekin elkarlanean aritzea ere. Arabako Sagardo Berriaren Eguna 2014 Noiz? Urtarrilaren 16an, ostegunean, 20.00etan Non? Trebiñuko Askartza herriko TREBIÑU sagardotegian Gonbidatu berezia: Arabako Bertsozale elkartea