Sagardoaren lurraldea

Inscripción en "Sagardoaren lasterketa" ( carrera de la sidra)

Descripción

Eventos / otros / VIII. Sagardoaren lasterketa / Sagardoaren Lurraldea / inscripción / temporada del txotx

ocio inscripciones carrera de la sidra sagardoaren lurraldea temporada del txotx

Ficha

  • Fuente: Urumeako Kronika
  • Fecha: 2014-01-23
  • Clasificación: 5.8. Otros
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-004633

Texto completo

Ia bederatzi kilometroko ibilbidea izango da, Hernaniko sagardotegietatik barrena. Otsailaren 22an jokatuko da, 11:00etan, arraun elkartetik aterata. Aurrez izena emateko epea zabalik dago `www.kirolprobak.com´ web orrian; egunean bertan ere, izango da aukera. Sagardoaren lurraldean barrena egiten den lasterketarako prest dago guztia. Sagar Lasterraren 8garren edizioa jokatuko da datorren otsailaren 22an. 8 kilometro eta 900 metro izango dituzte aurretik partehartzaileek. 11:00etan hasiko da lasterketa, Hernaniko arraun elkartean eta sagardotegi gehien dituen auzoan barrena egingo dute korri, sagasti eta paraje ederren artean; helmuga Kiroldegiko sarrera izango da. Atletismo taldeak antolatzen du lasterketa, eta tiradizo haundiagoa du urtetik urtera: 300dik gora lagun espero dira, aurten ere. Txotx denboraldiaren barruan antolatzen da proba eta kirola eta festa uztartzen ditu, egun haundi honek. Izen ematea, zabalik Proban parte hartu nahi dutenek zabalik dute izena emateko epea. Aurrez, internet bidez eman behar da www.kirolprobak.com orrian; txip horiaren prezioa 8 eurokoa da; eta txuriarena, 10 eurokoa. Egunean bertan ere, izango da aukera. Lasterketa hasi aurretik izango da izena emateko tartea; kasu honetan, txip horia eta txuriaren prezioa 15 eurokoa izango da.